Arrano arrantzalearen berreskurapenerako proiektu berria hasi da Frantziako Landetan.

Asteartea, 2018(e)ko uztaila(r)en 10-(e)an 08:30etan

portada1

-URDAIBAI RESERVE- Oraindik orain, Orx-en,  Nueva Aquitanian arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektua aurkeztu da.  Proiektu hori, 2018/22 urte bitartean garatuko da, urtero hamabi arrano arrantzale kumeren garraioa aurreikusten du proiektuak Orleansetik Orx-eko padurarenerreserba naturalera.  Landen hegoaldean kokatzen da Orx, Espainiako mugatik oso gertu.

hacking1

Proiektu horrek lortu nahi den helburu nagusia 1894-an ugaltzeari utzi zion arrano arrantzalearen berreskurapena da. Esan daiteke Euskal Herrian 2013/17 urte bitartean egindako proiektuaren luzapena dela, Urdaibaitik nahiko gertu kokatzen da eta.

CabezasOsprey1

Pasa den hilabetearen amaieran lehenengo 10 arrano arrantzaleak jaso zituzten eta ingurunera moldatzeko hacking dorrean emango dituzte hiru edo lau aste askatze egunera arte.

equipo1

Urdaibai Bird Center proiektu horretan parte hartzen ari da. Pasa den urtean Urdaibain bukatutako garraio prozesuan zehar metatutako esperientzia Orx-en erabiltzen ari da teknikariei laguntza emanez.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information