EKOLURRA, Euskadiko Nekazaritza Ekologikoaren batzordearen aldizkariak, antzandobiaren biologia zoragarriaren berri ematen du.

Ostirala, 2018(e)ko uztaila(r)en 06-(e)an 14:32etan

ekolurra portada

-URDAIBAI RESERVE- Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren lau hileko aldizkariaren udako 61. edizioan, eta " Antzandobi arruntaren migrazio ikusgarria: Afrika urrunetik gure baserrietara " izenburuarekin, hegazti kurioso eta interesgarri honen bizitza eta migrazioari buruzko artikulu bat argitaratu da.

Antzandobia

Migrazioaren jarraipena egiteko eraztundutako Antzandobi arrunta 

Urdaibai Bird Centerraren parte-hartzearekin egindako artikulu honetan, antzandobiaren biologia bitxiari buruz hitz egiten da, zelan hegaztien munduaren migraziorik sinesgaitzenetako bat burutzen duen eta gure baserrien inguruan egoteak zernolako onurak dakartzan.

mapa

Antzandobi arruntaren migrazio ibilbidea

Bere migrazioari buruz erakusten diren datu guztiak, Urdaibai Bird Ceterrek eta Bulgariako Zientzi Akademiak batera landutako ikerlan proiektuaren emaitza dira. Ikerketak, hegazti honen migrazio bideen, eta neguak igarotzeko erabiltzen dituen lekuen identifikazioa zuen helburu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information