Urdaibaiko lau eskolek Arrano arrantzalearen omenezko abesti bat egin dute

Ostirala, 2018(e)ko ekaina(r)en 22-(e)an 11:21etan

-URDAIBAI RESERVE- Arrano arrantzaleari buruzko ingurumen hezkuntzako proiektu barruan dauden Urdaibai Biosfera Erreserbako lau eskolek: Montorrek (Gautegiz Arteaga), Urretxindorrak (Muxika), Uzelaik (Busturia) eta Mertzede ikastetxeak (Gernika-lumo) Mikel Laboraren “Egun da Santimamiñe” abestiaren musikan oinarrituta abesti berri bat sortu dute. Kanta horren helburua harrapari izugarri horren mirespen eta kontserbazioaren aldeko mezua zabaltzea da.

  

Bideoa egiteko Txingudiko Ekoetxearen (Irun), Ingalaterrako Rutland Waterren eta Gambiako ikastetxe batzuen lankidetza ere izan dugu. Lagun guzti horiekk beraien inguruetan grabatutako irudiak bidali dizkigute. Abestiaren letrek arrano arrantzaleek egiten duten hegoalderantzako migrazioa kontatzen dute.

mon2   urre1   uze1

Montorre eskola (Gautegiz Arteaga)         Urretxindorra eskola (Muxika)                 Uzelai eskola (Busturia)

Abesti hori Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzatzen duten ingurumen hezkuntzako proiektuaren barruan burutu da. Abesti horren helburua euskal gizartean espeziearen berreskurapen-proiektuarekiko kontzientziazioa bultzatzea da.

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information