Arrano arrantzaleari buruzko ingurumen hezkuntzako proiektuan parte hartzeko deialdi berria.

Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 31-(e)an 07:50etan

bisexp

-URDAIBAI RESERVE-

2014. urtean “arrano arrantzalea Euskadi-n” izeneko ingurumen hezkuntzako proiektua hasi zenetik, parte hartzea gorantza joan da etengabe, bai hezkuntza arloan bai ingurumen hezkuntza ez formalaren eremuan. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k bultzaturiko proiektua hasi zenetik, Txingudiko Ekoetxea Gipuzkoan eta Mendixur eta Garaioko parke ornitologiko probintzialen laguntzarekin milaka ikaslek eta irakaslek Euskal Herriko paduretako ondare naturala ezagutzeko aukera izan dute arrano arrantzalearen bitartez.

beht1     fotc2

Halaber, nahiz eta ingurumen hezkuntzako proiektuan ikasle eta heldu askok parte hartu, zeharkako eran, Urdaibai Bird Centerren egiten diren bisitaldi autogidatuan arrano arrantzaleak eta berreskurapen proiektuak protagonismo handia izan du ere. Martxotik urrira ia-ia egunero zentrutik egiten diren behaketa zuzenetan arrano arrantzaleak behatzen dira martxotik urrira ia-ia egunero.

ikstel    panel1

Proiektuari jarraipena emateko asmoarekin Ingurumen, lurralde plangintza eta Etxebizitza sailaren laguntzarekin deialdi berri bat irekitzen dugu Urdaibai Bird Centerretik eskolei urrian doako bisitaldi gidatuak eskaintzeko. Planeta osoko altxorrik interesgarrienetakoa den arrano arrantzalea babesteko helburuarekin euskal ikasleen ezagutza eta sentsibilizazioa bultzatuko da.

suelta1 copia

INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROIEKTUAREN PARTEHARTZAILEAK

2014

2015

2016

2017

GUZTIRA

Urdaibai Bird Center

892

1.363

1009

997

4261

Txingudiko padurak

432

445

467

515

1859

Garaio

200

52

252

Brittish Council

1000

1000

Hitzaldiak eskoletan

525

315

120

960

Udako bisitaldiak helduentzako

60

75

164

116

415

Helduentzako hitzaldiak

150

90

300

200

740

GUZTIRA (2014-2017)

1534

2498

2455

3000

9487

Aurton deialdi hau eskuragai izango da proiektuaren web-ean: http://urdaibaiospreys.eu/eu/aurkezpena. Ekainaren 31an bukatuko da izena emateko epea. Programa honetan aktibitate guztiak doakoak dira.

 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information