Ustekabea Urdaibai Bird Centerren aurrean

Asteartea, 2018(e)ko maiatza(r)en 29-(e)an 10:27etan

orkatza portada
- URDAIBAI RESERVE - Hegaztien paradisua bada ere, orkatz bikote honek bere kumea jaiotzeko lekurik hoberena aukeratu du.

Udaberri honetan, ohiko izaten ari da zentrotik bertatik orkatz bikote hau ikustea, ur geza eta ur gazi-geza banatzen duen munan elikatzen. Ia egunero jarraitu ahal izan dugu zelan emearen sabelean kuma hazten joan den. Gure zentrora hurbiltzen diren bisitariak, behatokitik orkatzak ikuskatzeko aukera izaten ari dira inolako enbarazurik sortu gabe.

Pasa den astean orkatz arra bazkatzen ikusten erraza izan zen arren, emea erabat desagerturik egon zen. Baina azkenik, asteburu honetan emea agertu zen, baina ez zegoen bakarrik, familiako kide berri batekin batera agertu zen, egun pare bat aurrerago jaio berri zen orkatz kume batekin agertu zen alegia.

padura

Oruetako kokalekuak, hegazti askorentzako elikagaiak eta babesa eskaintzen duen tokia da, bai migrazio garaian eta bai ugaltzeko garaian. Gainera, bestelako animaliek ere ingurune honetan nagusitzen den lasaitasunetik onura ateratzen dute

Ezperientza honetaz gozatu nahi baduzu, hurbildu zaitez Urdaibai Bird Centerrera.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information