Hegazti migratzaileen mundu mailako eguna ospatzeko egun zoragarria

Astelehena, 2018(e)ko maiatza(r)en 14-(e)an 14:12etan

portada

-URDAIBAI RESERVE- Egun honetarako guztiok nahi genuena …  ipar mendebaldeko haizeak eta euria.

Naturako bitxiez benetan gozatzen dugunok mundu paralelo baten bizi garela ematen du … gainerako guztiak eguzkiaren etorreraren eta eguraldi onaren zain daudela jakinda … Guretzat ipar mendebaldetik etorri zen udaberriko ekaitz hau ezin hobea izan zen egunaz gozatzeko.

Atzoko ekaitzak iparralderanzko migrazioan zihoazen hegaztiak bat-batean geldiarazi zituen, modu honetan Bird Centerreko behatokitik ikuskizun paregabeaz gozatzeko parada izan genuen.

Kasu honetan benetako protagonistak Kanadako artikoko edo Groenlandiako mendebaldeko umatze tokietara zihoazen hegazti limikoloak izan ziren. Euretako batzuek eztei sasoiko kolore eta lumaiak zituzten soinean. Iparraldean dauden umatze tokietara bidaiatuta bakarrik ikus daitezkeen koloreak. Meteorologiak bidai luze hori saihestea ahalbidetu zigun hemen ikusi ahal izateko; txirri zuri talde bat eta hauekin batera etorri zitzaigun txirri lodi interesgarri bat betiko gelditu zitzaizkigun grabatuta.

 

kulixka zuria

Era berean, enaren kontzentrazio handi batek aurrekoa bezain interesgarria den ikuskizuna eskaini zigun, ekaitza amaitzen zen unearen zain gure aurrean atseden hartzen zuten bitartean.

enarak

Horrez gain, nabaria da eguna gurekin pasa zuten ehundik gora pertsonek hegazti urtar barietate handiaz gozatu zutela, hala nola lertxuntxo handi, mokozabal, lertxun hauskara eta ahateez.

lertxuntxo handia

Bestalde, bisitari guztiek ikusi ahal izan zituzten eraztunketarako harrapaturiko hegazti txikiak zentroko teknikariek migrazioen ezagupenerako hain garranztitsua den lan zientifiko horren zehaztasunak azaltzen zituzten bitartean.

eraztuntzen

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information