Urdaibai Bird Center-ek Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2018 ospatzeko aktibitate ugari antolatu ditu aste osoan zehar.

Osteguna, 2018(e)ko maiatza(r)en 10-(e)an 09:56etan

portada

- URDAIBAI RESERVE - Urtero legez, maiatzaren bigarren astean Hegazti Migratzaileen Eguna ospatzen da mundu-mailan. Egun horri loturik, inguru naturaletako bisitari zentroek hainbat aktibitate antolatuko ditugu, gaia hegaztiak, migrazioak eta pertsonekin dituzten loturak izango delarik.
Hegazti migratzaileen mundu-mailako egunak hegazti migratzaileak eta bere habitatak kontserbatzeko hezkuntza aurrera eramatea du helburu; gai honi buruzko sentsibilizazioa ezinbesteko lerrotzak hartzen duelarik.

Horiek horrela, egun berezi hori ospatzeko helburuarekin, aste honetan zehar Urdaibai Bird Centerrek hainbat aktibitate antolatuko ditu.

mapa

Ospakizuna hasteko, hurrengo igandean, maiatzak 13an, Urdaibai Bird Center-ek Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2018 ospatuko du eta honen harira, ate irekietako eguna antolatu du.

kartela

Egunean zehar, doako bisitaldiak izango dira eta baita ere eraztunketa zientifikoa erakusteko saio bat goizean zehar. Guzti hau, hegaztien migraziori buruz eta gertakari horrek Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da.
Egun honetan parte hartzen dutenek, nola zentrotik bertatik hala Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute. Egun hauek hegazti askorentzat, Europa iparraldeko ugalketa lekuetarantz eztei-aurreko migrazio sasoiarekin bat egiten baitute. Holandarantz doazen mokozabalak, lertxunak eta hainbat eta hainbat ur hegazti ikusteko aukera paregabea izango da. Aipatu beharra ere, egunotan, gurera etorrita dauden arrano arrantzaleek ikuskizun politak eskaintzen aritu izan dira.

arranoa

Egun hau ospatzeko aukeratutako leloa: "Batu ditzagun gure ahotsak hegaztien kontserbazioaren alde" da. Honela, Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako egunak, hegazti migratzaileen kontserbazioa eta tokian tokiko komunitateen garapena du helburutzat. Urdaibai Bird Center bezalako dibulgazio zentroak, gazteek euren etorkizuna inguratzen gaituen naturarekin jorratzeko adibide ezin hobea direla erakutsi nahi du.

mokozabalak

Era berean, ostegunean Maiatzak 17an, Montorre Herri Eskolak, hegaztien migrazio bidean dauden eskolen arteko nazioarteko konexio bat burutuko du skype bitartez. Bertan, Montorrekin batera Suedia, Holanda, Luxenburgo, Maroko eta Mauritaniako eskolek hartuko dute parte. Konexioa ingelesez edota frantsesez burutuko da eta eskola-umeak izango dira protagonista, bakoitzak hegaztiei buruz eta euren migrazioei buruz egindako lanak aurkeztu eta elkar trukatuko dituztelarik.

Zatoz egun hau gozatzera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information