Kantauriko lehen arrano arrantzale bikoteak osatu dira

Asteazkena, 2018(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 10:57etan

-URDAIBAI RESERVE- 2013an hasi zen arrano arrantzalea berreskuratzeko proiektuak bide onetik jarraitzen du, izan ere, kostalde kantauriarreko lehen bi bikoteak osatu dira. Urdaibain Roy (N3, 2013) eraztunik gabeko eme batekin elkartu da eta Santanderreko itsasadarrean Txuriko (P1, 2013) beste eme batekin behatu da azken hori ere, eraztunik gabe.

Emea N3 eta U05 arranoekin

Bestalde, oraindik bikotea aurkitu gabe, beste bi indibiduo ar kostaldeko bi hezegunetan finkatuta daude: Livingston (N4, 2013) Courant d´Hucheten (Landak) eta 33 (2015) Villaviciosa (Asturias). Gainera, udaberri honetan Urdaibain PF (2014) eta U05 (2016) behatu dira. Beste emeren bat bertotik pasatzeko esperoan gaude urte honetan bertan bikote gehiago sortzeko. 

Emea eta N3 arra habian

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information