Urdaibai Bird Center, Europako Lurralde-Marketing sariaren garaile

Asteartea, 2018(e)ko apirila(r)en 10-(e)an 09:17etan

logoa

-URDAIBAI RESERVE- Saria Europako Lurralde-marketingaren promoziorako katedrak eman du, hain zuzen ere, Aix-Marseillako Unibertsitateko New Place Marketing andAttractivenessChair entitateak https://anmt.univ-amu.fr/


Urdaibai Bird Center (Aranzadi zientzi elkartea) GAIA (Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkartea) izan da garaile natura inguruko erakargarritasun eta promozioaren hobereneko mailan. Sariok Place Marketing Forum sariketetan banatu dira Estrasburgon martxoaren 26 eta 27an burututako ekitaldian. Izan ere, ekitaldian nazioarteko 400 partaidetik gora parte hartu du.

http://placemarketingforum.com/representation-du-pm

mapa

Lurralde-Marketingerako Promoziorako Katedra bakarra da Europan, eta sona handiko 20 autoritate baino gehiagok sortu zuten Frantzian. Gaur egun, Europa osoko enpresa publiko eta pribatuen laguntza dauka. Entitate honek, nazioarteko "benchmarking"bat burutzen du, horrela, nazioarteko marketingaren praktikarik onenak saritzen ditu (Ekonomia garapena, berrikuntzarako inbertsioak, turismoaren kudeaketa, kirol-marketinga eta kulturala). Izan ere 2018. urtean Urdaibai Bird Center aukeratua izan da kudeatzen duen berrikuntza arloko eta zientzia-turismo jasangarria burutzeagatik.

lekua

Padurako behatoki ikusgarri honen gakoetariko bat, ekipamendu berean ikerketa, kontserbazioa, turismoa, formakuntza eta ingurumen hezkuntza bateratzea izan da, hori guzti hori, teknologia berrietan oinarrituta.

saria

Itziar Vidorreta GAIAko kidea Urdaibai Bird Centerreren izenean saria jasotzen.

Europako Lurralde-Marketingerako Promoziorako Katedratik, Urdaibai Bird Centerrek balorazio oso positiboa izan du. Batez ere, Urdaibai Biosfera Erreserban kokatuta egoteak ematen dion singulartasuna eta duen kudeaketa plan berritzailea dela eta. Unescok ekonomia eta enpresa aktibitate alorrean egindako kalifikaziorako murrizketak kontutan hartuta, Urdaibai Bird Centerrek aurrera egin du. Izan ere, ikerketa, turismo jasangarri eta berrikuntza mailan abangoardian bait dago.

Oraingo hau, Lurralde-Marketingerako bosgarren sariketa izan da. Izan ere, Urdaibai Bird Centerren kasua, GAIA, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak aurkeztu zuen sariketan, entitate hau baita Urdaibai Bird Centerren kolaboratzailea berrikuntza eta teknologia berrien arloan.

Zentroarekin batera Martxoaren 27an Estrasburgon hurrengoko kasuak izan ziren sarituak: Val de Garonna-ko garapen turistikoa (Frantzia), Indianapoliseko 500. Jaialdia, "makesomething Edmonton" Kanadako plataforma, Eindhoven 365 ekimena eta Saint-Michelo de Chaillol herriko jaialdi kulturala. Lehenagoko sariketetan nazioarteko erreferente diren Medellingo hiriak, Oslo hiriaren turismorako proiektuak eta Connecticut-eko ezagutza-ekonomiaren kasuak izan ziren sarituak.

Europako Lurralde-Marketingerako Promoziorako Katedrak ematen duen sari honek, aukera paregabea eskaintzen du ingurugiroan, gizartean eta ekonomiaren kudeaketa jasangarri bat erakusteko; eta nola ez, GAIA eta Urdaibai Bird Centerren arteko kolaborazioak lortutako lankidetza ezin hobea aitortzeko.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information