Bisitaldi aberasgarria benetan “Ongi etorri errefuxiatuak, Busturialdeak” eginikoa Urdaibai Bird Centerrera Senegal eta gure eskualdeak hegaztiekin dituzten konexioak ezagutzeko.

Asteazkena, 2018(e)ko apirila(r)en 04-(e)an 08:28etan

portada

- URDAIBAI RESERVE- "Ongi etorri errefuxiatuak, Busturialdea" plataformak senegaldar errefuxiatu talde batekin bisita burutu du gure instalazioetara gure zentroak eta hegaztiek Afrikako herrialde horrekin dituzten konexioak ezagutzeko.
Bisita Euskal Herriko hegaztiek Senegalekin daukaten harremana ezagutzeko baliatu da. Nola hegaztietariko askok gure artean udaberria eta uda igaro ostean migrazio bidai oso luze eta arriskutsu bat jartzen duten martxan elikagaiak bilatzeko eta negua igarotzeko.

bisita1

Beraien helmugara iristeko, bidaiari ikusgarri horiek mendikateak, itsasoak eta desertuak igaro behar izaten dituzte Senegal moduko herrialde liluragarrirarte iristeko. Era berean baina kontrako zentzuan, senegaldar ugarik migrazio bide berbera erabiltzen dute euren herrialdeetatik irten eta migrazio latz baten ostean gure artean babeslekua bilatzeko.

maddy

Bisitan zehar beraien bizipenak ezagutzeko zuzeneko aukera izan genuen, burutu zuten bidaia ikaragarriaren nondik norakoak eta bidean aurkitu zituzten oztopo guztiak, gehienak eta latzenak gizakiak sortutako muga eta hesiak.

Urdaibai Bird Centerrean bertoko paduretan daukagun hegazti altxorra ezagutzeko aukera izan zuten, eta hegazti horiek burutzen dituzten bidaia luze zoragarriak ezagutu zituzten, batez ere arrano arrantzaleak euren herrialdera egiten duena.

pandion haliaetus

Beraz nabarmentzekoa da arrano arrantzalea, eta konkretuki "Cousteau" izenekoa izan zela eguneko izarra. Arrano honi 2016ko udan GPS bat atxiki zitzaion, eta satelite bidez jarraipen zehatza egin zaio gaur egun arte. 2016ko irailean abiatu zen Urdaibaitik eta oraintxe momentuan Senegaleko Casamance eskualdean dago mangladi eta kanalen artean Euskal Herrira bueltatzeko prest.

jolasten

Ongi etorri errefuxiatuak plataforma iaz sortu zen, bertan eskualdeko hainbat jende bildu da eta izatez, ongi etorri errefuxiatuak, Bizkaia plataformako partaide dira. Beste herrialde batzuetako emigrante eta errefuxiatuekin integrazio eta laguntza lanetan aritzea da beraien helburua.

Ongi etorriak denok, pasaporterik behar ez den Urdaibai Bird Centerreko hegaztien nazioarteko aireportura!!!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information