Arrakasta NATURIMAGEN URDAIBAI BIRD CENTER natura-argazkilaritza eta bideo jardunaldian.

Astelehena, 2018(e)ko martxoa(r)en 12-(e)an 08:00etan

Portada

-URDAIBAI RESERVE- Asteburu honetan zehar NATURIMAGEN URDAIBAI BIRD CENTER, natura-argazkilaritza eta bideoari buruzko jardunaldiak burutu dira Urdaibai Bird Centerreko egoitzan.

Grupo


Bertaratutakoek emandako hitzaldiekin gozatzeko eta modu erraz eta erakargarri batetan ikasteko aukera paregabea izan dute.

Confer

Argazkilaritza eta bideo teknikak azaltzearekin batera, hizlarien esperientzia pertsonalak ere landu ziren. Horrekin batera naturan argazkiak ateratzeari buruz hizlari bakoitzak zeukan irizpideei buruz ere hitz egin zen.

Kiko Arcas

Kiko Arcas bere esperientzietaz hitz egiten

Angel Herraiz

Angel Herraiz hitzaldia ematen

IMG 9862

Jesús de Pedro argazkilaria antolaketa lanak egiten

Alberto Saiz

Alberto Saiz konferentzia ematen

Antonio Atienza

Antonio Atienza hitzaldia ematen

Egoitz

Egoitz Ikaza argazkilaritzako esperientziak kontatzen


Bertara hurbildu ziren optika eta argazki enpresek euren materiala jarri zuten jendeak erabili zitzan. Beraz aukera paregabea egon zen sarritan gure eskuetatik kanpo gelditzen diren material fotografiko eta optikoa egun batez erabiltzeko eta frogatzeko.

Gente equipos

Emandako teoria eta azalpen guztiekin batera, praktikak ere burutu ziren, eta esaterako, irteera politak burutu ziren Gautegiz Arteagako paduretan dauden bi behatokietara eta Urdaibai Bird Centerreko behatokira.
Bertaratutakoen artean esperientzia elkar trukatze polita egin zen, bakoitzak zekiena beste guztiekin partekatuz. Eta azkenik, ateratako argazkiekin emanaldi polita egin zen denon gozamenerako.

salida

observatorio1

explicaciones

Bestalde, zentroa bisitatzera etorri zen jende andanak, instalazioak ikustetik aparte, optika eta argazkilaritza enpresek ekarri zuten materiala ikusi eta frogatzeko aukera izan zuten.

Gente ventanal

Kowa optikaren standa

stand swaroski

Swarovskyren material optikoaren erakusketa

Stand Cannon

Canon

Stand fuji

Fujifilm

Stand Sigma

Sigma

equipos

Olympusen materialak

Zentroko teknikariek jardunaldietan parte hartu zutenei bisitaldi gidatua egin zieten. Bertan zentroan garatzen ari diren proiektuez, hegaztiez, inguruaz etb hitz egin zuten.

visita centro


Nahiz eta hegaztiek beraiek ez jakin hegaztiak izan ziren protagonista nagusiak. Asko izan ziren ateratako argazkiak: mokozabalak, basahateak, kopetazuriak, ahate txistulariak eta batek edo bestek gabirairen argazkia ateratzea lortu zuen ere. Gabirai hori zentroko behatokira hurbildu zen jaten zeuden tarinak harrapatzera. Ikaragarria!

Gavilan

Laburbilduz, esan daiteke Urdaibai Bird Centerren egin zen lehen ekitaldia izan zela. Partaideekin hitz egiteko aukera izan genuen eta beraien poztasuna gureganatu ziguten egun paregabeak pasatu zituztela esanez errepikatzeko gogo handiz.

Datorren urtean berriz egitea espero dugu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information