Ate Irekien Eguna Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko

Asteazkena, 2018(e)ko otsaila(r)en 28-(e)an 13:12etan

-URDAIBAI RESERVE- Sei urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 45 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Kostaldeko museoak

Martxo osoan zehar, aurton ere, elkarlaneko ekimen horietako batez gozatzeko aukera izango dugu: “Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea”, Museoen sareak antolatutako ekintza berezien programaren VI. Edizioa. Aurreko urteetan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ezinbesteko babesa eta Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Kultura sailen laguntza izan dugu bere antolakuntzarako.

2018a Europako kultur ondarearen urtea izendatua izan denez, aurtengo jardueren programaren ardatza museoetan gorde, zaindu eta ezagutarazten den ondare material eta inmateriala izango da. 30 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 100dik gora izango dira antolatutako jarduerak,  publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, ibilaldiak, proiekzioak, irteera gidatuak barkuan, e.a.

 

Bisitariak

Euskal Kostaldeko Museoen hilabeteari hasiera emateko ate irekien eguna ospatuko dugu Urdaibai Bird Centerren martxoaren 4a igandean. Goizeko 11etatik arratsaldeko 19tara zentroa zabalik egongo da. Bisitaldi audiogidatuak doakoak izango dira. Anima zaitezte hegaztien santutegi hau bisitatzera egun berezi honetan. Zain gaituzue!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information