BBK – Urdaibai Bird Center ingurumen hezkuntza eta natura-turismo beka.
Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 27-(e)an 09:14etan |
- URDAIBAI RESERVE - 2018. urte honetarako ere BBK fundazioak eta Urdaibai Bird Center-ek Urdaibai Bird Centerren (Urdaibaiko Biosfera Erreserba) burutuko diren ingurumen hezkuntza eta natura-turismora zuzendutako bekak emateko programa deitu dute. Langabean dauden gazteentzako eskaintzen diren lan-harremanik gabeko prestakuntza praktikak dira, eta Lanbideren – Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntza daukate. Beken helburuak hurrengokoak dira: - Natura eta Ingurumenarekin zerikusia daukaten ikasketetan tituludunei, prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea. Beteko diren lanak, Urdaibai Bird Center-eko lan lerroetan eta proiektuen dibulgazioarekin erlazionatuta egongo dira. Eskakizunak - Prestakuntza hasten den unean, martxoaren 26an gehienez 25 urte izatea (30 urte gehienez, Gazteria Bermerako Fitxategi Nazionalean izena emana baduzu) Baloratuko da: - Hizkuntzen ezaguera izatea (Ingelesa, Frantsesa ...) 2.- Beka-kopurua Beka 1, lan-zentroan burutuko diren prestakuntza-praktiketarako. 3.- Praktikaren iraupena Prestakuntza-praktikaren iraupena 9 hilabetekoa izango da. Hasiera eguna martxoaren 26an eta bukaera eguna 2018ko abenduaren 26an. Eskaerak egiteko epea 2018ko otsailaren 26tik Martxoaren 15era izango da. Informazio gehiagorako: www.birdcenter.org “Formazio bekak”
|