URDAIBAI; ZINEMAREN PLATOA

Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 22-(e)an 13:31etan

-URDAIBAI RESERVE- Atzo, Urdaibai Bird Center zinemaren plato bihurtu zen bi pelikulen filmaketak zirela medio.

actores principales y director BAJADO

Miguel Ángel Muñoz eta Carol Rovira aktoreak zuzendarietako batekin Menna Fité.


Alde batetik, Atresmedia Televisióneko “Presunto culpable” telesaileko taldearen bisitaldi atsegina izan genuen. Mundakan sustraitzen den telesail horretan Jon Aristegiren istorioa kontatzen da. Parisen bizi den arren gertaera latz baten ondorioz duela sei urte utzi zuen jaioteherrira bueltatu beharrean da. Iraganeko mamuei aurre egiteaz gain bere neskalaguna zen Anneren desagertzea argitu beharko du.

iluminacion exterior BAJADO

Filmaketako materialak.

"Presunto culpable" trailerra.


Kamerak, klaketak, aktoresak, aktoreak eta gainontzeko taldekideak zentrotik alde batetik bestera etengabe zebiltzan. Sekuentzia garrantzitsuenak behatokian filmatu ziren. Hala ere, aurreko hezegunean beste pelikula bat garatzen ari zen.

elanio BAJADO

Lumaje zuridun eta begi distiratsudun elano urdina errama batean zegoen harrapakinen bat albotik noiz pasako zain. Mokozabal talde bat hezeguneko irletariko batean zegoen Herbeheretako Frisia uharteetara abiatzeko eguraldi hobeagoaren esperoan. Kuliska buztanbeltz polit bat hezegunean pausatuta behatu zitekeen ipar Europako elurteak noiz urtuko zain Islandiarantz abiatzeko.

Jardunaldi oso interesgarria atzokoa, izan ere, “Presunto culpable” telesaileko zuzendariak “Acción” esan eta esan zebilela Bird Centerreko tekniko batek “Gabiraia!” xuxurlatu zuen emozioz beteta. Filmatze gunetik 2 metrora gabirai eder batek hegaldi akrobatikoak egiten ziharduen eskandinaviako basoetara bidean zihoazen tarin taldea erasotuz.

Carol Rovira “Maite”ren papera egiten duena telesailean biologoa da Urdaibai Bird Centerren. Ezin hobeki egin zuen eraztunketa Saioa, trebetasun handia erakutsi zuen hegaztiekin. 

lugano anillamiento BAJADO
 
Miguel Angel Muñoz telesaileko protagonista zeharo harrituta gelditu zen “Maite”k erakutsi zuen abileziaz.

materiales  BAJADO
 
Behin filmaketa eginda telesaileko karabanak bere bidea jarraitu zuen. Bide batez, hemen jarraitzen dugu guk Urdaibai Biosfera Erreserbako platoan zer gertatzen den adi-adi jarraitzen.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information