NATURIMAGEN URDAIBAI BIRD CENTER

Osteguna, 2018(e)ko otsaila(r)en 15-(e)an 16:28etan

portada naturimagen

- URDAIBAI RESERVE - 1go Argazki-bideo eta behaketa Jardunaldiak

Martxoaren 10 eta 11an naturaz gozatu!

Inguru oso polita da Urdaibaikoa, bertan aurkitu daitekeen oparotasuna baliatuz naturaren behaketarako jardunaldiak antolatzen ari gara Gautegiz Arteagako Bird Centerren, izan ere, imajinatu dezakegun behatoki ederrenetariko bat dugu.

Natura argazkigintzan adituak diren profesionalek hitzaldi interesgarriak emango dituzte eta jakintzak bertara hurbiltzen direnekin elkarbanatuko dituzte.

Argazki makinen erakusketa egongo da, aparailuak maneiatu eta ametsetako argazkiak ateratzeko aukera izango du hurbiltzen den orok.

Etor zaitez gurekin hegaztien nazioarteko aireportura…
Gogoberotuta irtengo zarete!

naturimagen 2018

Prestatutako egitaraua helarazten dizuegu:


Larunbata martxoaren 10a:

09:00h- Jardunaldietan izena eman dutenen harrera.
09:30h- Txostengileen eta marka laguntzaileen aurkezpena.
- Kiko Arcas “Argazkiak hegaztiak beraien ingurunean”
- Coffee break
Jesus de Pedro eta Angel Harraiz “Urdaibaiko hegaztien argazkiak” eta “Irudi bat optimizatzeko jarraitu beharreko eredua”.


-Produktuen aurkezpena

14:00h- Talde-argazkia eta jatekoa.

16:00h- Alberto Saiz “Natura erreportajeak egiteko oinarrizko teknikak eta gaur egungo materialak”
- Solasaldia, inpresioak elkarbanatu eta etxe komertzialen bisitaldia.


Abisua: Jardunaldian zehar etxe komertzialek beraien produktuak eskainiko dituzte

Igandea martxoaren 11a:

08:30h- Taldeak eratu eta behatokietara argazkiak egitera joan. Etxe komertzialek utzitako materialak probatu al izango dira.


Jardunaldietan ateratako argazkien erakusketa.

Talde-argazkia.

Naturan ateratako argazkien erakusketa:

Kiko Arcas – De Pedro Fotógrafo

Tokia:
Urdaibai Bird Center
Aranzadi Zientzi Elkartea
Orueta 7
48314 – Gautegiz Arteaga
Bizkaia
Telefonoa: 94 625 11 57

Toki mugatuak. Inskripzioa erreserba ordenaren arabera egingo da. Izen-ematea telefonoz egingo da 699 839 202 edo 94 625 11 57ra deituta edota ondorengo posta elektronikora mezu bat bidalita: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Izen-ematearen prezioa 30€ da non bi jardunaldietan (martxoaren 10a eta 11an) Coffea break, janaria, igandeko txitxiburduntzia eta Urdaibai Bird Centerrera bisita sartzen diren.

Etxe komertzialek eskainitako materialez gain, argazkiak ateratzeko materiala daukanak jardunaldietan zehar erabili dezake.

APUNTA ZAITEZ!

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information