Cousteau Senegalen aurkitzeko bigarren saiakera. 2. Kapitulua.

Asteartea, 2018(e)ko otsaila(r)en 13-(e)an 10:31etan

-URDAIBAI RESERVE-

Igandea azaroaren 19a

Ganbiako muga zeharkatzea ez da lan erraza izaten. Denbora asko behar izaten denez Karango postura goizean goiz joan nintzen Barra herrira heldu eta ferryz Banjul hiriburura iristeko asmoarekin. Nire helburua Jiboro eta hiriburuaren arteko distantzia laburra ahalik eta azkarren egitea zen bidaiarekin jarraitu ahal izateko. Bi mugen arteko distantzia laburra izan arren 100 Kmtan zortzi polizia kontrol pasatu behar izan nituen. Aurreko urteetan ikusitakoa kontutan hartuta zeharo harrituta gelditu nintzen polizia kontrol guzti horietatik soilik batean “poliziarentzako laguntza ekonomikoa” eskatu izana.

Foto1 Ferry
 Ganbia ibaiaren bokalean

Behin muga gurutzatuta Ziguinchorrerako bidea hartu nuen hegoalderantz. Ingurune honetan espainiar turista batzuei egindako lapurreta albiste izan da duela denbora gutxi. Gertakari arraroa benetan, izan ere, Casamancen horrelako gertakariak oso gutxitan izaten baitira.

Foto2 Mezquita

 Errepide alboko meskita

Foto3. Bus

 Koubalan herrirako bidea

Zenbait kilometro egin eta Bailara iritsi nintzen, Casamance ibaiaren uholde-lautadan kokatutako herrira.  Roy Dennisek eraztunduta (Urdina DF) eta GPS seinalea ematen ibili zitzaion arrano arrantzale bat inguru horretatik zebilela esan zidan. Begirada bat bota nuen ea bizirik aurkitzen nuen. Urrunean arrano arrantzale bat behatu nuen baia urrunegi zegoen, 35ºC-ko tenperaturak eta hezedura handiak ez zuten laguntzen.

Foto7 Paisaje

 Cousteauren negu-pasako tokia

Hegoalderantz gidatzen jarraitu nuen Cousteauk gustuko zuen ingurunera iristeko helburuarekin. Argos satelitearen bitartez ze toki geografiko zehatzetan kokatzen den ezaguna zitzaidan. Bignona atzean utzi eta zuloz beteta zegoen lurrezko pista bat hartu nuen. Jendez eta produktuz gainezka zihoazen autobusak. Errepide basotsua zen eta hezegune bat zeharkatu behar zen, aukera bikaina izan nuen argazkiak ateratzeko ibis sakratua (Threskiornis aethiopicus) arrantzan eta sai-zuri ilunak (Necrosyrtes monachus)  sarraskia jaten atera nituen. 

Foto4 Ibis

 Ibis sakratua

Foto5 Alimoches Sombrios

 Sai-zuri ilunak


Azkenik, Koubalan herrira iritsi nintzen. Autoa albo batean aparkatu eta begirada bat botatzen hasi nintzen.

Foto6 Koubalan

 Koubalan

Arratsaldeko eguzkiaren argitasunak paisaia itzela irudikatzen zuen: mareen eraginpeko zonaldea manglare guneekin, zenbait zuhaitz lehor, palmerak non-nahi eta handiak ziren arbola multzoak. Ez nuen aukerarik izan arrano arrantzalerik behatzeko baina autoa hartu eta tokiz aldatzea erabaki nuen.  Muino batetik gora 500m egin nituen eta hezeguneko beste toki bateko paisaia ikusi nuen, damisela kurriloak behatu nituen (Balearica pavonina)  eta ezpoloidun antzarrak (Plectropterus gambensis). Arratsaldeko argiak toki hartatik behaketa zailtzen zuen, arrano arrantzale baten soslaia enbor batetan geldirik ikustea iruditu zitzaidan. 

Foto8 Grulla damisela

 Damisela kurriloa

Foto9 Paisaje con Gansos

 Ezpoloidun antzarrak eta borrokalariak arroz-soroan

Bihotza azkartu egin zitzaidan, izan ere, behaketarako baldintzak egokienak ez ziren arren eraztun argi bat ikusten zitzaion hanketariko batetan. Iluntzen ari zuen, denbora gutxi neukan. Urruntasunean danbor hotsa entzuten zen Tarzan edo Mogambo al ziren? Autora igo eta beste ibaiertzerantz hurbildu nintzen. Akats nabarmena.  Autotik jaitsi bezain laster ume talde bat nigana hurbildu zen “Lulu” (“zuria” Diola hizkuntzan) ozenki esanez. Denbora batez beraiekin egon nintzen eta ziztu bizian ibaiertzera joan nintzen baina arrano arrantzalea jada joana zen. Iluntzen ari zuen eta asfaltozko errepidera bueltatzea erabaki nuen Ziguinchor alderantz joateko eta ostatu hartzeko. Bidetik nindoala Djiguinoume herrian Diola kulturan ezaguna zen dantza bat ikusteko aukera izan nuen.  

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information