URDAIBAI BIRD CENTERREK Mundu Mailako Hezeguneen aldeko eguna ospatuko du datorren otsailaren 4 an

Asteartea, 2018(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an 12:06etan

-URDAIBAI RESERVE- Otsailaren 2an Nazioarteko Hezeguneen eguna ospatzen da eta Urdaibai Bird Centerrek ate irekien eguna ospatuko du datorren igandean, otsailaren 4an. Dohako bisita audiogidatuez gain goizean zehar hegaztien eraztunketa zientifikoa nola egiten den ere azalduko da.

Portada

Egunak berak Gautegiz-Arteagako hezegunean  Europako hegaztien negu-pasaren gorenarekin bat egiten du. Udazken bukaeran ipar Europako hotzetik ihesi etorri ziren eta oraindik ere hezegunean jarraitzen duten espezie asko behatuko dira. Eskandinabiako penintsulatik etorritako ahate txistulariak, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, limikoloak iparralde urrunetik, eta zorte on apur batekin behatzen horren zaila den zezen-txoria. Horrez gain, azken asteotan elano urdina behatzen ari gara hezegune inguruetan. Espezie hori eskualde semidesertikoetan bizi da, horregatik Urdaibai bezalako hezeguneetan behatzea ez da horren erraza.

Bajado cartel dia los humedales 2018

Egun berezi hau ospatzeak garrantzi handia du gure inguruan ditugun hezeguneak babestu eta bertan aurkitzen diren bizidunak lasai bizi ahal izateko. Beharrezko eskualdeak dira hainbat eta hainbat animalirentzat euren bizia bertan egiten baitute, esaterako, migrazioa burutzen duten hegaztientzat.

es bajado

Urte honetako leloa “Hiri etorkizun jasangarriaren aldeko hezeguneak” da. Lelo horrek hirietan kokatzen diren hezeguneak zaintzea du helburu, izan ere, alde positibo asko ditu: uholdeak murriztu, edangarria den ur gehiago eduki, uren kalitatea hobetzea, hirietako airearen hobekuntza, giza ongizatea bermatzea eta bizitzeko bide gisa jardutea.


Egun berezi hau mundu osoan aldi berean ospatuko da. Hori dela eta elkarteak eta erakundeak egun horretaz baliatuko dira hezeguneak jendeari ezagutarazteko eta kontzientziazioa esparru lokaletik orokorrera lantzeko.

Bajado

Testuinguru honetan, Urdaibai Bird Center goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00etara zabalik egongo da. Zentroaren ekipamenduaz gozatzeaz gain Gautegiz-Arteagako hezegunea eta bertako hegaztiak zuzenean behatzeko aukera izango du bisitariak.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information