Izaro irlan jaiotako lertxuntxo txiki bat Kanariar uharteetan behatu da

Ostirala, 2018(e)ko urtarrila(r)en 26-(e)an 07:50etan

-URDAIBAI RESERVE- Pasa den azaroaren 8an Godfried Schreurrek eraztun horia eta CC kodea zeraman lertxuntxo txiki bat behatu eta argazkia atera zuen Tenerife uhartean. 2017ko udaberrian Izaro uhartean eraztundua izan zen indibiduoetako bat da. Espeziea uhartean 90. hamarkada hasieran erreproduzitzen hasi zen eta ordudanik gutxi gora-behera 400 indibiduo eraztundu dira.

Garceta Izaroo

Izaro uharteko eta San Pedroko (Santoña) lertxuntxo txiki kolonien ikerketek ondorioztatu zutenez* Kantauri isurialdean bizi eta erreproduzitzen den populazioa nahiko sedentarioa da, izan ere, indibiduo gutxi aldentzen dira jaiotze tokitik 50 Km baino gehiago.

Gaur egun arte, urrutien behatu den indibiduoa, Izaron eraztundua izan zena, O Groven (A Coruña) izan da, jaiotze tokitik 515 Kmra. Hori dela eta, apartekoa da Tenerifeko behaketa. Jaiotze tokitik bi mila kilometrotara behatu izana ezusteko galanta izan da.

Garceta 2

 

Garceta 1

*Galarza, A., Arce, F., Navedo, J.G. &Arizaga, J. 2016. Dispersal of Little egretts (Egretta garzetta) from Northern Spanish Atlantic colonies. Ardeola, 63(2): 375-382

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information