Cousteau Senegalen aurkitzeko bigarren saiakera. 1 kapitulua

Asteazkena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 10-(e)an 12:08etan

-URDAIBAI RESERVE- Pasa den urtean Cousteau Senegalen behatzeko ahaleginean kale egin genuen bertara iristerakoan negu-pasako tokira abiatua baitzen. Urdaibai Biosfera Erreserban garatzen ari den arrano arrantzaleak bersartzeko proiektuko arrano bat da Cousteau. Satelite bidezko transmisorea darama eta uneoro dakigu nondik dabilen. 2016ko irailean Cousteauk Urdaibaitik Senegaleko Casamance eskualdera egin zuen hegan eta bertan jarraitzen du ordudanik. Udazken honetan Aitor Galarzak, proiektuko zuzendaria, beste saiakera bat egin du Cousteau behatu eta argazki zein bideoak Urdaibai Bird Centerrentzat ateratzeko. Hona hemen bidaia horren kronika.

7.Águila Pescadora

Asteazkena, azaroaren 15a.
Eguerdian Dakarretik abiatu nintzen herrialdeko hegoalderantz daraman autopistatik. Nire asmoa Mbour inguruko bideetatik aurkitzen nituen hezeguneetatik eta estuario txikietatik arrano arrantzaleak behatzeko geldialdiak egiten joatea zen.

2.Popenguine2

Popenguineko Erreserbara iritsi nintzen, han bertan ingurune lehor baten hezegune txiki bat dago eta inguruan arrano arrantzaleek atseden hartzeko erabiltzen dituzten zenbait baobab daude. Inguru hori Senegaleko toki bakarrenetakoa da harkaitz-zozo urdina (Monticola solitarius) behatzeko, izan ere, bertan labar handiak ikusi daitezke.

1.Popenguine

Erreserba horretara sartzeko bertako bi basozainekin hitz egin nuen eta eguneko baimena eskuratzea lortu nuen. Iluntzean, gaua pasatzera zetozen hainbat arrano arrantzale behatu nituen egunean zehar itsasoan arrantzan aritu eta gero.

3. Pez Volador

Osteguna, azaroaren 16a.
Pixka bat hegoalderago Somoneko Erreserba dago, toki oso ona da baita arrano arrantzaleak behatzeko baina aurretiaz ere bertan egonda nengoenez Nianing herriraino bidaian jarraitzea erabaki nuen. Toki horretan pare bat estuario ñimiño eta hegazti urtar asko daudenez, bertara gerturatzea erabaki nuen. Errepidetik bertatik hegazti urtarren talde handi bat behatu nuen, estuarioak 20ha inguru izango zituen gutxi gora-behera baina talde horretan buru grisdun kaioak (Larus cirrocephalus), txenada hankabeltzak (Sterna sandvicensis), txenada mokogorriak (Sterna caspia), txenada handiak (Sterna máxima) eta dozena bat arrano arrantzale atseden zein ur gezetan bainu bat hartzen ikusi nituen. Hamabi horietatik batek soilik zeraman eraztuna. Teleskopioa hartu eta eraztuna irakurtzea lortu nuen, beltza zen, ZU9 kodeduna.

4.ZU9 copia 2

Hortik denbora batera Daniel Schmidtek Alemaniako Branderburgo eskualdean 2016an eraztundutako indibiduoa zela jakin nuen. Arranoei argazkiak ateratzeko aukera ona ikusi nuen bertan eta hondartzan, estuarioaren itsasoratze puntuan, kokatuta zegoen Akwaba guest housen ostatu hartu nuen.     

6.Milanosnegros

Ostirala, azaroaren 17a.
Goizean goiz hondartzara joan nintzen arrano arrantzaleak arrantzan behatzeko asmoarekin. Goizeko lehen orduetatik mugimendu handia zegoen inguruan; arrantzaleak txalupetara igotzen, kaio eta txenaden joan etorriak … Lertxun talde ugari ikusi nituen, gehienak lertxuntxo dimorfoak (Egretta gularis) eta lertxun handiak ziren (Egretta alba). Nigandik oso gertu zebiltzan arrantzan, ibaiaren itsasoratze tokitik oso gertu.

5.Garzas

8. Uraeginthus

Ez horren denbora askora arrano arrantzaleak ere inguratzen hasi ziren baina gehienak ni kokatuta nengoen tokitik urrun zeuden oso. Bat-batean, horietako bat nire parean jarri eta uretatik irtetzen argazki paregabea atera nion! Arratsaldez, Le Thiosanne (Mbodiene) kanpalekura joan nintzen, hain zuzen ere, proiektuko beste arrano arrantzale bat “Urdaibai” negu-pasan ibiltzen den tokira. Aurreko urteetan gertatu zen bezala, paisaia ikaragarriaz gozatzeaz gain pelikanoen talde handiez (Pelecanus onocrotalus), limikolez eta ubarroiez (Phalacrocorax africanus) ere disfrutatu nuen.

9.Pelicanos

Lorategiko zuhaizketan hegazti txiki asko zebiltzan eta barano (Varanus niloticus) handi bat ere zeinek etxea izkina apartatu batean egina zeukan.

10.Varano

Larunbata, azaroaren 18a.
Nire asmoa hurrengo egunean Gambia gurutzatzea zen Cousteauren negu-pasako tokira iristeko. Mbodienetik gidatzen joan nintzen mugaraino eta Toubacouta herriko Sine-Saloum Parke Nazionalera joan nintzen. Azken bi urteotan errepideak asko hobetu dira Senegalen, hori dela eta, azkar eta eroso egin nuen bidaia. Sarritan egin nituen geldialdiak, gehienak argazkiak ateratzeko ziren. Karraka (Coracias cyanogaster) eta erle-txori (Merops persicus) asko zuhaitzetan eta elektrizitate posteetan pausatuta ikusi nituen.

11.Merops persicus

Joal izeneko hezeguneetan eraztundutako bi arrano arrantzale behatu nituen, seguruenik britainiarrak, baina distantziagatik eta erreberberazioagatik ezin izan nituen behar bezala irakurri.

12.MonoTota

Sine-Saloum bertan manglareetatik zebiltzan Tota tximinoen (Chlorocephus aethiops) talde bati eta arrano palmero (Gypohierax angolensis) bati  argazkia atera nien.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information