Iritsi dira zikoinak Urdaibaira

Astelehena, 2018(e)ko urtarrila(r)en 08-(e)an 12:29etan

- URDAIBAI RESERVE- Badirudi azken urteotan zikoinen bizi-ohiturak aldatzen ari direla. Orain arte, San Blas egunaren bueltan behatuak izan dira baina dirudienez bueltatze data aurreratu egin dute.

Zikoinak teilatuan

Bada jada hilabete baino gehiago Urdaibain lehen zikoina behatu zela. Hegoaldean negua pasatzen egon den eta bere lurraldea berreskuratzera etorri den ar bat izan daiteke. Gautegiz-Arteagako hezegunearen inguruan hegaldiak egiten eta bere bikotekideari dei eginez behatu da sarritan.

Azken asteburu honetan Urdaibai Bird Center aurrean kokatuta dagoen zikoinen habia bikote batek hartu duela ikusi da. Atzo bertan kopula azkar bat grabatzeko aukera izan genuen zentrotik. Gertaera horrek hain zuzen bikotea bertan finkatu dela adierazten du. Albiste oso ona.

Duela bi urte gertatutako “Uzelay” ren hilketa tamalgarriaren ondoren gure inguruan azken urteotan bi bikotek bi familia atera dituzte aurrera.

Hurbildu zaitez Urdaibai Bird Centerrera eta gozatu hegazti entzutetsu horiekin.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information