Urdaibai Bird Centerrek eta Lac de Grand-Lieu (Loire, Frantzia) Erreserba Naturaleko bisitari zentroak lan bilera interesgarria izan dute ingurumen dibulgazio eta kontserbazio arloan.

Astelehena, 2017(e)ko abendua(r)en 18-(e)an 15:59etan

1portada

- URDAIBAI RESERVE- Aste honetan zehar Maison du Lac de Grand-Lieu bisitari zentroko teknikarien bisita izan dugu Urdaibai Bird Centerren. Bisita honen helburua ingurumen dibulgazioan, kontserbazioan eta bisitarien arretan zentro bakoitzak dauzkan esperientziak konpartitzea izan da.

la maison

Maison du Lac de Grand-Lieu Migratori Birds For People lan-taldeko bazkidea da Urdaibai Bird Centerrekin batera. Lan-talde honek Atlantiko ekialdeko hegaztien migrazio ibilbidean kokatuta dauden 27 zentro biltzen ditu. Zentro horiek elkarrekin lan egiten dute urte guztian zehar hegaztien migrazioaren, hezeguneen eta bertara hurbiltzen diren bisitarien arloan.

1ogoño

Urdaibai Bired Centerrean burutu diren bileretan zehar, batez ere zentro bakoitzaren kudeaketari buruz aritu ginen, eta nola ez, hezeguneen kontserbazio eta babeserako erabiltzen ditugun tresna desberdinak partekatu genituen.

grand-Lieu

Lac de Grand-Lieu Erreserba naturala Frantziako ingurune naturalik garrantzitsuenetarikoa da, izan ere, Loira Atlantikoko eskualdean Nantes ondoan kokatuta dagoen hezegune hau, Frantziako bigarren erreserba ornitologiko garrantzitsuena da Camargakoaren ostean.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information