GABONETAKO OTZARAREN ZOZKETA
Asteartea, 2017(e)ko abendua(r)en 05-(e)an 12:51etan |
-URDAIBAI RESERVE- Urdaibai Bird Centerrek Urdaibai Gourmet dendarekin elkarlanean gabonetako otzara atera du. Otzara horretan Urdaibai Bird Centerreko produktu propioak eta Urdaibai Gourmeteko elikagaiak daude. Parte hartzea doakoa da eta bi modutan egin daiteke: alde batetik, Urdaibai Bird Centerrera bisitan etorrita, bestetik, Gernika-Lumoko Turismo Bulego aurrean kokatuta dagoen Urdaibai Gourmet dendan produktuak erosita. Otzara dendako erakusleihoan ikusgai dago. Zozketa abenduaren 21ean egingo da. Zorte on parte hartzaile guztiei! |