Bidaiaren kronika, 3. kapitulua: Cousteauren bila Senegal eta Gambian

Asteartea, 2017(e)ko azaroa(r)en 21-(e)an 11:51etan

-URDAIBAI RESERVE- Bada jada urte bat baino gehiago Cousteau izeneko arrano arrantzaleak Afrika subsahariarrerako bidea hartu zuela. Bizkarrean daraman transmisoreak oraindik ere bizirik dagoela adierazten digu eta gustoko duen tokian jarraitzen duela, Senegal hegoaldean Ziguinchorretik 10 kmra. Jarraian Aitor Galarza proiektuko zuzendariak Senegalera egin zuen bidaiaren kronikaren hirugarren eta azken atala azalduko da.

Ostirala, azaroaren 24a. 

Leiho inguruan zeuden hegaztien txioek iratzarri ninduten. Zikoina asko zeuden, habiak txukuntzeko erabiltzen zituzten adarren bilketako joan etorriak etengabeak ziren. Beste batzuk ordea manglarean harrapatutako arrainez beteta zekarten tripa. Gozatu ederra hartu eta gero Ziguinchor atzean utzi eta Bignona alderako errepidea hartu nuen, bertara iristerakoan Kafountine aldera joan nintzen. Bertan aurkitu nuen paisaia oso antzekoa zen baina manglarearen eta ur kantitate gehiagoren presentzia esanguratsua zen. Urrunean bi arrano arrantzale behatu nituen baina distantzia handiegia izanda ezinezkoa izan zitzaidan argazkiak ateratzea. Eguerdi aldera Kafoutinera iritsi eta familia espainiar-senegaldar bateko lagunenean hartu nuen ostatu, beraien izenak Sisi eta Davo ziren.

01Cigüeña africana

Kafoutine arrantzaz bizi den eta 4.000 biztanle inguru dituen herria da. Portua 1000 metro zabal dituen hondartza da, bertan egunero 10 eta 15 metro luze diren 300 bat txalupatxo ibiltzen dira arrantzan.

02Kafountine

Hondartzan zehar arrainak saltzeko eta arrantza materiala gordetzeko eraikinak ikus daitezke. Hondartza bukaeran arrainak lehortzeko tokiak eta arrainak ketzeko egurrez egindako biltegiak daude. Jarduera hori kalte asko egiten ari da baso autoktonoan. Lertxuntxo itzainak (Bubulcus ibis) lehortze tokitik gertu ikusi nituen arrainetara hurbiltzen ziren eulien zelatan. Goizean zehar arrantzaleek txalupatxoak eta arrantzarako sareak konpontzen ziharduten, horiek horrela, zenbait argazki polit ateratzeko beta izan nuen. Iluntzean, egun guztian arrantzan ibili eta gero, txalupatxoak bueltan ziren hondartzan. Arrainak  deskargatzen hasi zirenean, hor hasi zen bene-benetako espektakulua. Ehundaka lagun gerturatu ziren hondartzara astoek gidatutako gurdietan eta baldez beteta arrainak hartu eta beraien etxeetara eramateko asmoz. Zalaparta galanta!

3.Puerto Kafountine

Larunbata, azaroaren 25a

Larunbat goizean manglareetatik zehar paseoan eramango ninduen mutil batekin gelditu nintzen. Aurreko egunean goizean goiz ahalik eta azkarren irtetzeko eskatu nion bero gutxiago izateko eta argazkiak ateratzeko argi hobea egongo zelakoan. Dena den, ordu bat beranduago etorri zen eta hori gutxi ez balitz gasolina erostera joan behar izan genuen, beraz, martxan hasi ginenean eguzkiak gogor jotzen zuen. Txango honen helburua kanaletatik zehar joatea pelikanoek (Pelecanus rufescens) eta mokozabalek (Platalea alba) kumatzen zuten irlara gerturatzea zen bidetik Urdaibain askatutako arrano arrantzaleei argazkiak ateratzeko. Ontzira igotzeko tokian gazte bat zegoen gure zain, txalupatxoaren gidaria zen. Lau orduz kanaletatik zehar ibili ginen eta 50 kmra kokatzen zen Casamance ibaiaren itsasoratze zonaldera iritsi ginen. Ibilbidea hasi bezain laster Tota tximino bat (Cercopithecus aethiopis) zuhaitz lehor baten puntan ikusi nuen.

9.Rojo

Behatu nituen hegazti kantitatea ez zen handia izan baina bai anitza. Pelikanoez eta mokozabalez gain hegazti urtar batzuen argazkiak egin nituen: lertxuntxo bimorfoa (Egretta gularis), orratz ahate afrikarra (Anhinga rufa) edo martin arrantzale handia (Megaceryle maxima).

6.Megaceryle maxima

Nire buruaren gainetik saiak eta pigargoak (Haliaeetus vocifer) pasatzen ikusi nituen. 30 indibiduo arrano arrantzale ere behatu nituen baina zoritxarrez eraztun bakarra irakurri ahal izan nuen. Hortik denbora batera eraztuntzaile europarrekin harremanetan jarri eta behatutako indibiduoa alemanian, Mecklenburg-Vorpommernen eraztundua izan zela jakin nuen. Horrez gain, arraina harrapatu berri zuen arrano arrantzale bati argazki paregabea egitea lortu nuen.

8.Pescadora Zambullida

Herrira bueltan patroiaren etxera joan nintzen zerbitzuaren ordainketa egitera eta hara non bazkaltzera gonbidatu zidaten. Ia belauniko jarrita, banketa txiki batzuetan, lapiko handi baten inguruan eseri ginen etxeko gizona, bere andrea, amona, alaba nerabea, adin gutxiko iloba eta ni. Jan eta garbitu ostean gizonak alfonbra bat zabaldu eta eguerdiko otoitzari ekin zion. Minutu batzuetan familia horren egunerokoaren lekuko bihurtu nintzen. Azkenik, zerbitzua ordaindu eta beraietaz agurtu nintzen Diolan, beraien hizkuntzan, Abaraka! (Eskerrik asko) eta Legi-legi (hurrengora arte) esanez.

Arratsaldean bertan satelite bidez jasotako azken puntuak non ematen zituen jakin nuen. Ez ziren albiste bat ere onak izan, izan ere, Cousteauk Ziguinchor aldetik jarraitzen baitzuen, bere bizitoki gustukoenetik urruti. Egun gutxi falta zitzaizkidan bidaia bukatzeko, hori dela eta aurreko asteetan egondako tokietara joan eta beste ahalegin bat egitea pentsatu nuen.

Igandea, azaroaren 26a

Goiz erdian Kafountine herriari agur esan nion baina bertatik abiatu baino lehenago Sisiko etxe ingurutik zebiltzan zenbait hegaztiz gozatu nuen: Kukala (Centropus senegalensis),  Senegaleko bidua (Vidua chalybeata) edo eta moko gorridun txonta (Lagonosticta senegala). Bignonara bidean interesgarria zitzaidan hegaztiren bat ikusiz gero geldialdiak egiten nituen. Hori dela eta, bi espezie liluragarriri argazkia atera nien: laranjatutako apezpikuari (Euplectes franciscanus) eta karraka abisiniari (Coracias abyssinicus). 100km egin ostean logela bat hartu nuen Badiourén, Bignonatik 10kmra, asteazkenean egon nintzen hotel berdinean. Veronicek eta Salifek berriz ere ongi etorria eman zidaten.

10.ObispoNaranja

Iluntzean Cousteau lokalizatzeko ahaleginak egin nituen errepide nagusitik zertxobait urrunago joanda. Asfaltoa alde batera utzi eta pista batetik 20km egin nituen Santack herrira iritsi arte.

11.Santack

Herrixka txiki hori errepide nagusitik oso urruti kokatzen da eta bertako jendea ez dago ohituta zuri koloreko jendea ikustera. Umeak aztoratuta Tubah! Tubah! (Zuria! Zuria!) zarataka ibili ziren nire ingurutik. Etxe batzuen ondoan aparkatu nuen autoa eta zenbait gizon hurbildu zitzaizkidan herrixkako arduradunak zirela esanez. Ibaira zenbait argazki egitera joango nintzela esan nien, zorionez beraietako baten laguntza izan nuen eta horrela zarataka zebiltzan haurrak albo batera uztea lortu nuen. Etxe eta laborantza lurrak gurutzatu nituen, horretaz gain, palmondozko baso ere gurutzatu nuen ibaira iritsi arte. Casamance ibaiaren adar bat izan arren uholde-lautada handiko eskualdea da eta sarri ikusten dira urez betetako zonaldeak zeintzuetan arroza landatzen den. Urrunean lehortuta dauden zuhaitz handiak behatzen ziren, oso onak arrano arrantzaleak atseden hartzeko. Aukera izan nuen kurrilo (Balearica pavonina) biri argazkia ateratzeko baina Coustoren arrastorik ez.

13.Grullas

Astelehena, azaroaren 27a

Cousteau behatzeko azken aukeraren aurrean nengoen Dakarrera iritsi eta bueltako bidaia egin aurretik. Horretarako, azken hilabeteetan sarrien erabiltzen zituen bi puntutara joan nintzen: errepide nagusi alboko baobab bat eta Mampalago herrixka.

12. Manpalago

Hoteletik goizean goiz abiatu nintzen Cousteau ikusteko esperoan, ezaguna zitzaidan gauak pasatzen zituen eskualdea, hurbil zegoen.  Goiz izan arren nahaspila handia zegoen errepideetan, batik bat haurrak eskolara bidean. Lehen geldialdia errepide nagusi alboko baobabean egin nuen. Argazkia ateratzeko argi oso ona zegoen eta baobabera hurbiltzen ari nintzela kalao (Tockus kempi) bi ikusi nituen zuhaitzetan. Urmaeletik zenbait ahatek, lertxunek eta ibisek (Threskiornis aethiopicus) ihes egin zuten hegan, zoritxarrez, ez urmaelean ezta zuhaitzetan ez nuen Cousteau ikusi.

5. Garceta grande

Nire azken aukera Mampalago zen eta bertara hurbildu nintzen. Pista baten alboan autoa aparkatu ostean basoan barrena sartu nintzen  ibaira iristeko asmoz. Momentu horretan bertan bi gazte niri segika zetozela konturatu nintzen eta urduritasun puntu bat sentitu nuen. Nigana hurbildu arte itxaron nuen ea zertan ari ziren galdetzeko. Ezin izan ginen elkar ulertu, beraien jarrera ez zitzaidan gehiegi gustatu eta ziztu bizian arranorik dagoen ikusi eta segidan bertatik alde egitea erabaki nuen. Herrixkatik irtetzen nebilela zenbait gizonek autoa gelditzeko keinuak egin zizkidaten. Horietako batek baimenik gabe inguru horretan argazkiak ezin nituela atera esan zidan, bera zen herrixkako burua, beraz, bere baimena behar nuen. Egoera larritzen zihoala ikusita barkamena eskatu eta hainbat azkarren bertatik joatea lortu nuen, penatuta Cousteau ezin izan bainuen ikusi. Iparralderantz jarraitu nuen eta mugan, Parafenni herrian agiriak erakutsi eta lau orduz zain egon behar izan nuen Gambia ibaia gurutzatzen duen ferryaren zain, asko atzeratu nintzen. Iluntzean Mbodiene herrira iritsi nintzen, Sine-Saloum parke naturaleko kostaldeko herri bat zen. Lagun batzuena zen Le Thiosanne kanpamenduan hartu nuen ostatu.

7.Pescadora


Asteartea, azaroaren 28a

Kanpamendua arrano arrantzaleek sarri erabiltzen duten eskualde baten kokatzen da, 8 km iparralderantz hedatzen den azalera handia da. 2013. urtean hain zuzen ere, proiektuko lehen urtean askatutako Urdaibai arrano arrantzalea behatzeko aukera izan nuen. Goizean zehar hezegunea zein hondartza ikuskatu nituen eta 30 bat arrano arrantzale behatu nituen, zoritxarrez eraztunduta zeuden edo ez ezin izan nuen ikusi. Baobab desberdinetan zeuden, batzuk goizean goiz itsasoan harrapatutako arrainak jaten eta beste batzuk atseden hartzen. Arrano arrantzaleez gain pelikanoak, lertxun eta lertxuntxoak eta kurlinta bekaindunak (Numenius phaeopus) hondartzan arrantzan eta kaio burugrisduna (Chroicocepahalus cirrocephalus).

4.Larus cirrocephalus copia

Iparralderago joanez, Dakarrera bidean arrano arrantzaleentzat egokiak ziren Somone eta Popenguine hezeguneetara iritsi nintzen. Gizakiaren presentzia handia da eskualde horietan, hori dela eta, hegaztiak gizakiaren presentziara ohituta daude eta argazkiak errazago atera daitezke. Hor bertan atera nuen bidaiako azken argazkia: arrano arrantzale bat hegan atzaparretan arrain bat zeramala.

14Pez volador

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information