Hasi da Inguruko Hegaztiak proiektua! 2017-2018.

Osteguna, 2017(e)ko azaroa(r)en 09-(e)an 15:47etan

txorrua tarina

- URDAIBAI RESERVE -"Inguruko hegaztiak" Urdaibai Bird Centerrek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoaren Kontseiluaren kolaborazioarekin bultzatutako eta koordinatutako proiektu bat da, non gure etxeen inguruan bizi diren hegaztiei buruzko ezaguera handitzea duen helburu. Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz.

kaskabeltza

Janlekuen funtziorik garrantzitsuena, espezie desberdinetako hegaztiak hurbiltzen baitira gailu xume horietara janari eskuragarritasunak erakarrita. Horrela, espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da.

ENEEK

Horrekin batera aurten ere aurrera darrai Urdaibai Bird Centerren eta ENEEKen arteko akordioak.
Adostutako akordioaren arabera, "Inguruko Hegaztiak" proiektuan erabiliko den janari guztiak, jatorri ekologikoa izango du, hala nola, ekilore haziek, artatxikiak zein kakahueteek, eta ahal den neurrian gure inguruan ekoitzitakoak izango dira, Ekilore eta artatxikia kasu, Arabako lautadetan ekoiztuak direnak eta ENEEK-k ziurtatuak daudenak.

Aurtengorako ere, planteatzen dugun proiektua parte hartu nahi duen familia, eskola eta partikular guztietara zabaldu nahi da.
Urte honetan ere, proiektuari buruzko Blog bat martxan jarriko da, eta bertan, parte hartzaileek euren inguruko hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi eta partekatu ahal izango dituzte:

Portapapeles01

http://ingurukohegaztiak.blogspot.com.es/

Eskandinaviatik datozen txonta txikiak, edota Herrialde Baltikoetatik iritsi berri diren tarin eta txantxangorriak gure lorategietan daude...Heldu da momentua prismatikoak eta kamerak atera eta begi bistan daukagun naturako espektakuluarekin gozatzeko...

Proiektuan parte hartzeko negu osoan zehar eman ahalko da izena. Proiektua amaitzerakoan partehartzaile bakoitzari bildutako datu guztiekin egindako txosten bat helaraziko zaio, proiektuan zehar lursaileko edo lorategiko janlekuak bisitatu dituzten hegazti espezie guztien urtaroko eboluzioa ezagutu dezagun.

janlekuak

Proiektu honetan parte hartzeko jarraian aipatuko diren elementuak eduki behar dira:

1.- Berdea den espazio minimo bat edo eta inguruan zuhaitzen bat izatea.

2.- Hegaztientzat elikagai diren elementuren bat izatea (janlekuak; alpistea eta kakahueteak esaterako) beti elikagaiz hornituta egon behar direlarik. Material horiek zuk zeuk eraiki ditzakezu edo zentroan bertan erosi.

Proiektuan parte hartzeko posta elektroniko honetara idatzi behar duzue: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu bertan, proiektuan parte hartu nahi duzuela zehaztuz. Behin mezu hori jasota, parte hartzeko beharrezko informazioa bidaliko zaizue.

Animatu zaitezte parte hartzera!

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information