“Aline” arrano arrantzalea Afrikara iritsi da!

Asteazkena, 2017(e)ko iraila(r)en 20-(e)an 15:35etan

-URDAIBAI RESERVE- Satelite bidezko transmisorea daraman arrano arrantzaleak penintsula iberiarra gurutzatu du eta Gibraltargo estugunetik Afrikara igaro da.

Africa desde Tarifa

Tarifako kostaldeko argazkia, atzean Afrika.

Hilaren 15eko gaua larre bateko zuhaitz batean pasatu zuen “Las Navas de Tolosa” gudu gunetik 10 Km ekialderago. 1212. urtean gertatu zen baitaila horretan kristau aliatuen armadak musulmanen gerlariei irabazi zien. Gatazka horretan rol garrantzitsua izan zuen Don Diego Lopez de Harok (Bizkaiko gizona) gidatu zuen zalditeriak.

 Mapa

Hurrengo egunean, larunbatean, goizean goiz Guadalen eta Gurubaileko urtegiak gurutzatu zituen eta ez zuen arrantzan egiteko imintziorik ere egin. Esan beharra dago arrano arrantzale gazte gehienek ez dutela arrantzarik egiten negupasan geratuko diren tokira iritsi arte. Hori dela eta, migrazioa hasi aurretik gurasoek lagunduta gorputzean metatzen dituzte behar duten grasa eta energia kopurua. Alinen kasuan gurasoak Urdaibai Bird Centerreko teknikoengatik aldatu ziren, azken hauek egunetik egunera elikagaiak (arrainak) uzten zituzten hezeguneko janlekuetan. 

 U22 y U21

"Aline" transmisorearekin, Urdaibaiko proiektuko plataforma baten gainean beste gaztetxo batekin.

Goizeko 11:00ak aldera Mancha Real gainetik egin zuen hegan eta ondoren Alhama de Granadatik gertu dagoen Bermejales izeneko urmaela zeharkatu zuen. Arratsaldeko 19:00ak aldera kostaldera iritsi zen eta lo tentsio handiko pilare batean egin zuen lo, Mediterranioko autobiatik oso gertu, Marbella inguruan. Elektrokuzioa hilkortasun gehien sortzen dituen fenomenoa da arrano arrantzaleetan. Hain zuzen ere, Urdaibain askatu diren arranoetatik 3 horrela hil dira.

 Ruinas romanas Bolonia

Boloniako erromatar arrastoak

Zorionez, hurrengo egunean Alinek bidaia jarraitu zuen Estepona eta Algeciras gainetik hegan eginez. Hasiera batean ez zen estugunea zeharkatzen saiatu eta kostaldea jarraituz Chiclana de la Frontera arte iritsi zen. 

La Janda

Ilunabarra La Jandan

Azkenik, itsasoa gurutzatu eta arratsaldeko 17:00 etan Tangerretik 20 Km hegoalderago pasatu zuen gaua.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information