Irtenaldia Urdaibaiko paduretako paisajearen eboluzioa ezagutzeko

Ostirala, 2017(e)ko iraila(r)en 15-(e)an 10:00etan

est1

-URDAIBAI RESERVE- Urdaibaiko Padurak Bizkaian dauden paisajeen artean kontserbazio mailarik onenetakoa da. Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ardatz nagusia izateaz gain, ekosistemarik azpimagarriena da. Hala ere, gizakiaren jardunak eragin zuzena izan du paisajean. Urdaibai Bird Center-ek urriaren 1ean (hegaztien aldeko egunea) Zentrutik aterako den ibilbide baten bidez, hegaztien aldeko egunaren testuinguruan, eta Bizkaikoaren elkarlanean, Urdaibaiko paduretako paisajearen eboluzioa ulertzeko irtenaldi bat antolatuko du.

est2

Barnealdeko padurak

Bisitaldian, Urdaibaiko paduretako gaur egungo paisajearen interpretazioa egingo dugu eta denboran zehar hezegune hauek izan duten eboluzioa aztertuko dugu, horrez gain, giza aktibitateek izan duten eragina ezagutzeko aukera izango dugu. Ibilbide honek 8,5 km. izango ditu eta estuarioaren hondotik ibiliko da, geroztik estuarioko puntu apur bat altuagotik paduretako paisajeak aztertzeko.

est3

Padurak San Kristobaletik

Elkargunea: Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga – Bº Orueta 7.)

Eguna: Urriak 1.

Antolakuntza: Urdaibai Bird Center (Aranzadi Zientzia Elkartea)

Informazioa eta erreserbak (izen ematea ezinbestekoa da): 946 251 157 / 699 839 202

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Plaza mugatuak: 15 pertsona

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information