Arrano arrantzaleak behatzeko irtenaldiak Urdaibain

Astelehena, 2017(e)ko uztaila(r)en 17-(e)an 10:52etan

URDAIBAI RESERVE - Urtero legez, Urdaibai Bird Center-ek arrano arrantzalea berreskuratzeko proeiktuan parte hartzen duten arrano arrantzaleak bere egokitze denbora pasa ondoren ikusteko bere egokitze denbora pasa ondoren bisitaldi doakoak eskainiko ditu. 12 arrano gazte hauek Eskoziako “Highland Wildlife Foundation”-eko adituek atera dira habi desberdinetatik 3-4 aste dutenean. Behin Urdaibaira ailegatzen direnean antzeko denpora igarotzen dute gure paduratan Aranzadi Zeintzia Elkarteko biologoen eta adituen zaingopean Afrikako bidea hartu arte irailaren erdian.

4

Aurton irtenaldien egitaraua bikoiztuko da 12 bisitaldi gidatuak eginez abuzttuaren 4tik irailaren 8-ra arte (aztearteak eta ostiralak), aurreko urteetan izan duten arrakasta kontutan izanik. Irtenaldiak San Cristobal-eko hareatzean burutuko dira, iaz bezala, ingurune honetan hobeto behatu daitezkelako arranoak eragozpen gutxienak eraginez. Bisitaldietan, arrano arrantzalearen inguruko hainbat aspektu azalduz gainera, hegazti hauen bizilekuaren (Padurak) inguruko aspektu desberdin asko azalduko dira baita ere. Irtenaldiak egun hauetan burutuko dira:

Abuztuak: 4, 8, 11, 15, 18, 22, 25, 29
Irailak: 1, 5, 8

1


Irtenaldi hauetan parte hartzeko derrigorrezkoa eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea teléfono zenbaki honetan: 699 839 202 irtenaldi bakoitzean kopuru mugatuak direlako, (15 pertsona gehienez). Irtenaldi guztiak goizeko 10:00 etan hasiko dira Busturiko San Kristobal auzoko geltokitik. Bisitaldiak ordu bat eta erdiko iraupena izango dute.

2

Bisitaldi hauek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Politika Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen eta dirulaguntzen dute eta arrano arrantzalea berreskuratze-proiektuaren garapenean kokatu daiteke.

3

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information