Arrano arrantzalea espeziearen hamabi txita gehiago haziko dira Urdaibain, Aldundiak sustatzen duen berreskuratze-programari esker

Asteazkena, 2017(e)ko uztaila(r)en 12-(e)an 08:58etan

 

-PRENTSA EREMUA/ www.bizkaia.eus- Aleak egunsentian iritsi dira Eskoziatik. Bi hilabete pasatxo emango dituzte Urdaibai Bird Centerren instalazioetan, Afrikara joateko migrazio-bidaia hasten duten arte. Hamabi txita berri horiek azken lau udetan ekarritako beste 48 txitei gehitu zaizkie. Beraz, 2013. urtean berreskuratze-programa hasi zenetik 60 ale hazi dira, hegaztiaren berreskuratze- eta ugaltze-helburua lortzeko beharrezkoa den hegazti kopurua, hain zuzen. Bost urte hauetan, Bizkaiko Foru Aldundiak 274.000 euro inbertitu ditu arrano arrantzalea berreskuratzeko programan, eta Urdaibai Bird Center-ek koordinatu du programaren kudeaketa. Aurten, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbara zazpi ale heldu itzuli dira, 2013 eta 2015 urteen artean askatu zirenak. Arrano arrantzalea espezie berezia da, hezeguneen egoera ebaluatzea ahalbidetzen duena. Gainera, aplikatzen zaizkion babes-neurriei esker, bizi den habitataren kontserbazioari mesede egiten dio.

575534440 201707111312056899377 17824

Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatuak, Elena Unzuetak, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen arrano arrantzalea berreskuratzeko programaren arduradunak, Aitor Galarzak, gaur goizean azaldu dituzte egunsentian Urdaibaira heldu berri diren hamabi txiten etorreraren zehaztasunak. Arrano arrantzale txitak Eskoziatik ekarri dituzte, Eskoziako gobernuaren eta foru-erakundearen arteko hitzarmen bati esker. Txitek bi hilabete eta erdi inguru emango dituzte Gautegiz-Arteagako Urdaibai Bird Center-en, hain zuzen ere, Aldundiak sustatzen duen programa kudeatzeaz arduratzen den erakundearen instalazioetan. Irailaren bukaeran eta urriaren hasieran, migrazio-bidaia hasiko dute, Saharaz hegoaldeko Afrikara iristeko asmoz.

llegada pescadoras urdaibai

jovenes mirando la marisma de urdaibai desde torre hacking

"2013az geroztik Foru Aldundiak 274.000 euro bideratu ditu proiektu honetara, helburu argi batekin: arrano arrantzalea Urdaibaiko Biosferaren Erreserban berriro bizitzea lortzea eta gure lurraldeko espezie ugaltzaile bilakatzea", adierazi du Elena Unzueta diputatuak. "Iritsi berri diren hamabi txita hauekin, dagoeneko 60 ale hazi dira gurean azken bost urteotan. Adituen arabera, zifra hori behar da Bizkaian arrano arrantzalea berreskuratzea lortzeko".
Bai Elena Unzuetak bai programaren arduradunak, Aitor Galarzak, ekimen honek orain arte izan dituen emaitza onak azpimarratu dituzte; izan ere, 2015. urtean heldu ziren lehenengo ale helduak Urdaibaira eta iaz beste lau arrano arrantzale itzuli ziren. "Aurten, 2013an eta 2014an askatutako zazpi ale helduren presentzia egiaztatu dugu bai eta 2015ean askatutako beste bat ere. Kontuan hartuta, kasu batzuetan, arrano arrantzaleak lauzpabost urteren ostean itzultzen dela jatorrizko tokira, bi urteren buruan itzultzea arrakasta itzela da", azpimarratu du Aitor Galarzak. Orain arte itzuli diren arrano arrantzale guztiak arrak dira, baina lehenengo bikote ugaltzaileak datorren udan sortzea espero da.

joven llevandose alimentacion por su cuenta desde cebadoro

Espezie berezi bat

Bizkaiko Foru Aldundiak gure lurraldean arrano arrantzalea berreskuratzeko programa sustatzen ari da, espezie horrek dituen ezaugarri bereziak direla eta. Elena Unzueta adierazi duen bezala, "lehenengo eta behin, espezie zelatari bat delako, eta kate trofikoaren goialdean dagoenez hezeguneen egoera ebaluatzen laguntzen digulako. Bigarrenik, "aterki" moduko espezie bat delako, eta, beraz, aplikatzen zaizkion kontserbazio-neurriek bizi den habitateko animalia eta landare askoren kontserbazioari mesede egiten diotelako. Eta hirugarrenik, bereziki erakargarria eta ezaguna den espezie bat delako, eta baliabide eraginkorra delako ingurumen-hezkuntza eta biodibertsitatearen kontserbazioaren gaineko sentsibilizazioa sustatzeko eta, aldi berean, ingurumenarekin errespetutsua den turismoa erakartzeko".

control camaras torre hacking

Arrano arrantzalea espezie migratzaile bat da, jaio eta hilabete gutxiren ostean Saharaz hegoaldeko Afrikarantz abiatzen dena. Heldu bilakatzen denean, Afrikan bi eta lau negu artean eman ostean, hazi zen tokira itzultzen da, bere lurraldea ezartzeko eta lehenengo bikote ugaltzaileak sortzeko.

Bizkaiaren kasuan, ale helduak Urdaibaira itzultzen ari dira jada eta aurreikusten da Aldundiaren programa aurten amaitzea, bost urte bete eta gero.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information