Praktikak Urdaibain, Arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuan. 2017ko uda.

Asteazkena, 2017(e)ko ekaina(r)en 14-(e)an 08:32etan

- URDAIBAI RESERVE - Arrano arrantzalea Urdaibain beha daitezkeen hegaztien artean liluragarrienetarikoa da. Bandera-espezie izateak tresna paregabea bihurtzen du kontserbazioa, ingurumen-hezkuntza eta ekoturismoa bultzatzeko.

Praktikak I

2013. urtetik hasita Urdaibai Bird Centerrek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, Urdaibain harrapari honen ugalketa gunea sortzeko plana jarri dute abian. Berreskurapen plana Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek, Urdaibai Bird Centerreko langileek eta gisa honetako proiektuetan adituak diren kanpoko langileek osatutako diziplina anitzeko talde batek aurrera eramaten du.

Praktikak II


Proiektu honen barruan hamabi arrano arrantzale gazte askatuko dira urtero. Proiektua Eskoziako Gobernuari, Roy Dennisek zuzendutako Highland Foundation for Wildlife aholkularitzari esker jarri ahal izan da martxan. Hegaztiok Urdaibaira heltzean aklimatazio dorre batean geldituko dira hainbat astetan askatu baino lehen. Urdaibaiko inguruan hilabete inguru igaro ostean Afrikarantz migrazioa hasiko dute. 

Praktikak III

1.PRAKTIKA. Urdaibain birsartutako aleen zainketa eta kudeaketa lanak.

Helburua: aleak askatu aurretiko zainketa lanetan parte hartzea, arranoen elikatze-lanak, Hacking-ean duten portamoldearen jarraipena, aleen askatzea eta hasierako egunetako jarraipena.

Praktikak IV

Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta
Txandak:
1. Uztailaren 10etik 21ra
2. Uztailaren 21etik 31ra
Lekuak: 4

2. PRAKTIKA.Espeziearen jarraipen zientifikoa Urdaibaiko paduran
Helburua: Paduran askatuko diren aleen portamoldearen monitorizazio lanetan parte hartzea eta migrazioan dauden aleekin izan ditzaketen elkarrekintzen jarraipena.
Enpresa praktika eta boluntarioei zuzenduta
Txandak:
1. Uztailaren 31tik Abuztuaren 11ra
2. Abuztuaren 11tik 21ra
3. Abuztuaren 21etik 31ra
Lekuak: 6

Praktikak V

Izena emateko bidali kurrikuluma ( Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) zehaztu izen abizenak eta zein praktikarako eskatzen den.

Izena emateko epea: 2017ko ekainaren 25a.

Aukeraketa ekainaren 26rako jakinaraziko da.

Baldintzak: Urdaibai Bird Center-ek egoitza erraztuko du behar duten ikasleentzako.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information