Montorre herri ikastetxeak Europa eta Afrikako ikasleekin egindako bideo konferentziaren aurkezpen bideoa.

Ostirala, 2017(e)ko maiatza(r)en 26-(e)an 08:11etan

-URDAIBAI RESERVE- Hegazti migratzaileen astea dela eta, Gautegiz Arteagako Montorre herri ikastetxeko ikasleek aurkezpen bideo bat prestatu zuten Skype bidez beste herrialdeetako ikasleei erakusteko asmoz. Eskola horiek urtean zehar hegaztiekin lan egin, zein tokietan bizi diren aztertu eta beraien gora-behera guztiak ikasten dituzte.

skype

Konferentzia horretan Montorrez gain Suedia, Herbehereak, Luxenburgo, Maroko eta Mauritaniako ikasleek hartu zuten parte, bakoitzak bere eskualdeko naturguneen berri eman zion elkarri.

 

Hori dela eta, Urdaibai Bird Center bezalako eskualde bakoitzeko natur zentroak izan ziren konferentziako arduradunak.  Toki guzti horietatik ondorengoak aipa daitezke: Naturum Tåkern (SW), Terschelling (NL), Oostvaardersplassen (NL), Parc National du Diawling (RIM), Biodiversum Remerschem (LUX), GREPOM /BirdLife Maroc (MO).

Konferentzi horretan erabilitako hizkuntza ingelesa izan zen. Ikasleak izan ziren konferentzia horren protagonista nagusiak eta elkarren artean hegaztiei buruzko esperientziak elkartrukatu zituzten.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information