Urdaibai Bird Center-ek Gautegiz Arteagako hezeguneetako hegaztiei buruzko urtekaria (2013-2014) argitaratu du

Larunbata, 2017(e)ko maiatza(r)en 13-(e)an 00:00etan

-URDAIBAI RESERVE- Bigarren urtekari honen helburua (2013-2014) Oruetako hezegunean urte horietan ikusi diren hegaztiei buruzko datuak jendearen eskuetan jartzea da. Datu guzti hauek Urdaibai Bird Center-eko talde teknikoak eginiko eguneko behaketa eta jarraipen sakonari  esker lortu dira. Datu hauek, egoki landuak, hezegunea bisitatzen duten hegaztien espezien eboluzioaren ikuspuntu zabala erakutsi nahi dute Zentruaren bisitaldiari eta sarrera libre duten Ozollo eta Oruetako behatokietara hurbiltzen diren bisitariei balio erantsia ematea du helburu. 

pormaq

Urtekari hau esteka honetatik jaitsi daiteke gure web-etik:  

censos es01

Urtekari ornitologiko hau egiteko 90 errolda sistematikoak burutu dira Gautegiz Arteagako hezeguneetan 2013. urteko urtarrilaren 1-etik 2014. urteko abenduaren 31-era, batezbesteko 4 errola hilero eginez itsasaldi gorenetan. Halaber, eguneroko erroldak egiten dira ere bai, itsasaldi desberdinetan zita interesgarriak biltzeko asmoekin, adibidez, errolda sistemikoetan ikusita izan ez diren espezieak edo espezie bateko kopururik handienak hartzeko. Halaber, Gautegiz Arteagako hezegunearen inguruan kokatuta dauden eraztuntze zientifiko-estazioetan jasotako datuak badaude ere bai.

anill

Eraztunketaren bidez harrapaturiko hegaztia

Urtekari ornitologiko honek (2013-2014) aurrekoari jarraitutasuna (2010-2011) eman nahi diogu (hau ere gure web-etik jaitsi daiteke: (http://www.birdcenter.org/images/stories/documentos/anuario.pdf). Urtekari honekin serie historiko bat bete nahi izan dugu Urdaibain ornitologiaren eremuan garatzen diren ikerketei euskarri giza erabilgarria izan dadin eta Gautegiz Arteagako hezeguneetan agertzen diren espezien fenologiari buruzko gidaliburua izateko baita ere, honela ornitologia zaleek jakin ahal izango dute zeinek diren sasoi egokienak hegazti espezie bat zein bestea ikusteko. Beraz, Urdaibai Bird Center-eko ekarpen zientifiko-dibulgatzailea da, hezeguneetako behaketa zuzena eta egunekoan oinarriturik. Lan honen ondorioz 150 hegazti espezie behatu dira ikerketaren denboraldian (2013-2014). 

pan

Oruetako hezegunea

Azpimarratzekoa da ere bai hegaztien etengabeko  finkapena urte osoan zehar lortu dela hezeguneetako behatokietara hurbiltzen den jendeak azaldu duen ardurari esker, sarbide murrizketa errespetatuz hegaztiei eskeintzeko hemen gutxienez, toki lasai bat egoteko asmo bakar batekin, eragozpenak eragin gabe eta atsedenaldi izateko lekua dela errespetatuz. Horren trukez, hegaztiek ahalegin hori saritzen gaituzte egunero eszena zoragarriak, portaera izugarriak eta mugarik gabeko edertasuna erakusten.

zanka

Urtekari hau Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin burutu da. 

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information