Urdaibai Bird Center-ek Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2017 ospatzeko aktibitate ugari antolatu ditu aste osoan zehar.

Asteartea, 2017(e)ko maiatza(r)en 09-(e)an 06:57etan

Portada

- URDAIBAI RESERVE - Urtero legez, maiatzaren 10ean Hegazti Migratzaileen Eguna ospatzen da mundu-mailan. Egun horri loturik, inguru naturaletako bisitari zentroek hainbat aktibitate antolatuko ditugu, gaia hegaztiak, migrazioak eta pertsonekin dituzten loturak izango delarik. Horiek horrela, egun berezi hori ospatzeko helburuarekin, aste honetan zehar Urdaibai Bird Centerrek hainbat aktibitate antolatuko ditu .

mokozabalak

Hasteko, datorren asteartea 9an arratsaldeko 19:00etan eta Urdaibai Bird Centerreko Gautegiz Arteagako instalazioetan, Antonio Sandoval idazle eta ornitologoak, Europako ingurune naturalen artean bidaiatzea zein liluragarria den ikusteko, hitzaldi bat eskainiko du. Horrekin batera "BirdFlyway, familia bidai bat hegaztien ibilbidean zehar" nobelaren aurkezpena egingo du, lehenengo aldiz Urdaibain.

Era berean, ostegunean Maiatzak 11ean, Montorre Herri Eskolak, hegaztien migrazio bidean dauden eskolen arteko nazioarteko konexio bat burutuko du skype bitartez. Bertan, Montorrekin batera Suedia, Holanda, Luxenburgo, Maroko eta Mauritaniako eskolek hartuko dute parte. Konexioa ingelesez burutuko da eta eskola umeak izango dira protagonista, bakoitzak hegaztiei buruz eta euren migrazioei buruz egindako lanak aurkeztu eta elkar trukatuko dituztelarik.

Azkenik, eta astea itzel amaitzeko, hurrengo igandean, maiatzak 14an, Urdaibai Bird Center-ek Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako Eguna 2017 ospatuko du eta honen harira, ate irekietako eguna antolatu du, doako bisitaldiekin eta baita eraztunketa zientifikoa erakusteko saio batekin. Guzti hau, hegaztien migraziori buruz eta gertakari horrek Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da.

Sarrera

Egun honetan parte hartzen dutenek, nola zentrotik bertatik hala Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute zeina hegazti askorentzat, Europa iparraldeko ugalketa lekuetarantz abiarazitako eztei-aurreko migrazio sasoiarekin batera emango den.

Egun hau ospatzeko aukeraturiko leloa: "Beraien etorkizuna, gure etorkizuna da – Planeta osasuntsu bat hegazti migratzaileentzat eta pertsonentzat" da. Honela, Hegazti Migratzaileen Mundu Mailako egunak, hegazti migratzaileen kontserbazioa eta tokian tokiko komunitateen garapena du helburutzat. Urdaibai Bird Center bezalako dibulgazio zentroak, gazteek euren etorkizuna inguratzen gaituen naturarekin jorratzeko adibide ezin hobea direla erakutsi nahi du.

Zatoz egun hau gozatzera!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information