Aurten ere gorantz jarraitzen du Aste Santuan Urdaibai Bird Centerrera hurbildu den bisitari kopuruak

Asteartea, 2017(e)ko apirila(r)en 25-(e)an 09:15etan

f

-URDAIBAI RESERVE- Geroz eta jende gehiagok gertuko turismoa hautatzen du opor garai honetan, batez ere klima atseginak, aktibitate eskaintza zabalak eta Euskal gastronomia ospetsuak bultzatuta.

Urdaibai Bird Centerren kasuan, faktore guzti hauei urte sasoi honetan aurkitu daitekeen aniztasun ornitologikoa gehitu behar zaio. Izan ere, epe honetan hainbat hegazti espezie Ipar Europako kumatze guneetaranzko migrazio bidean daude.

Egun hauetan 2000 pertsona baino gehiagok bisitatu gaituzte eta hainbat espezien behaketaz gozatu ahal izan dute; hala nola, arrano arrantzalea, mokozabala edo borrokalaria. Era berean, kanpoko behatokietaraino ailegatzen diren ibilaldi atseginez eta zentro inguruan egindako piknikez disfrutatu ahal izan dute.

Bisitariei pribilegio guzti hauek eskaintzen jarraitzeko helburuarekin, Urdaibai Bird Centerrek zabalik jarraituko du aste osoan zehar, astelehenak izan ezik, udako ordutegiaren luzapenera arte.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information