Aurtengo lehen arrano arrantzalea itzuli da Urdaibaira

Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 16:19etan

P1 posadero

-URDAIBAI RESERVE- Animalia hori joan den larunbatean iritsi zen Biosferako Erreserbara eta 2013an askatu zen Urdaibai Bird Center-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketarekin, arrano arrantzalea lehengoratzeko garatzen duen programaren barruan. Lehenengoz 2015ean itzuli zen.

p1

Urdaibai Bird Center, Bizkaiko Foru Aldundiaren finantzaketari esker, arrano arrantzalea lehengoratzeko garatzen ari den programak bere emaitzak ematen jarraitzen du. Joan den larunbatean Urdaibaira itzuli zen programa honen barruan askatu ziren aleetako bat, hain zuzen ere 2013an askatu zen ar bat. Ale honi dagokionez jakin dakigu lehenengoz 2015ean itzuli zela eta iazko abuztuan askotan ikusi zuten Biosferaren Erreserban.

Europan bizi diren arrano arrantzale gehienek Saharaz Hegoaldeko Afrikan igarotzen dute negua, batez ere Gineako Golkoaren inguruko herrietan, Senegal eta Ekuatore Guinea artean. Urtearen sasoi honetan kumeak egiteko euren tokietara itzultzen hasten dira eta horregatik Urdaibai Bird Center-eko pertsonala hegazti hauek bilatzen hasten da Biosferaren Erreserban.

2013an arrano arrantzalea lehengoratzeko programa abian jarri zenetik egunera arte 48 ale askatu dira Biosferaren Erreserban; ale horiek guztiak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eskoziako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmen bati esker eskuratu dira.

Aleak 2015ean hasi ziren itzultzen eta 2016an lau ar bultatu ziren (hiru 2013an askatuak eta beste bat 2014an askatu zen taldekoa).

Kontuan hartuta 2013an askatu ziren aleek lau urte bete dituztela eta helduak direla, proiektuaren bosgarren urte hau berezia da gerta daitekeelako udaberri honetan ugalduko den bikoteren bat eratzea. Ezin dugu ahaztu arrano arrantzalea lehengoratzeko programa abian jartzearen helburua hori izan zela.

Programaren helburua hegazti hau lehengoratzea, gure Lurraldean hori ugaltzea lortuz, izan arren, atal osagarri moduan ingurumeneko hezkuntza jorratzeko alderdia dauka. Horren barruan garatzen diren jarduketak zabaltzen dira eta harrapari hau ezagutzera ematen da. Gaur egunera arte 5.000 ikasle inguru izan dira, 300 irakaslek lagunduta, arrano arrantzalea ezagutzeko Urdaibai Bird Center bisitatu dutenak. Halaber, 25 hitzaldi antolatu dira publiko helduarentzat.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information