URDAIBAI RESERVE, Urdaibai Bird Centerreko ALDIZKARI DIGITAL berria

Ostirala, 2017(e)ko martxoa(r)en 24-(e)an 10:00etan

eu

lee eu01

Urdaibai Bird Centerreko proiektu berri eta liluragarria martxan da jadanik, eta beronen helburu nagusia Urdaibaiko Biosfera Erreserbak gordetzen dituen altxor naturalak plazaratzea izango da.

Edertasun handiko argazkiak eta ulerterrazak diren testu laburrak erabiliz, erreserba hau bakarra egiten duten dibertsitate natural eta kulturala ezagutuko duzue.

Edukiek, Urdaibai berezia egiten duten ezaugarriak ezagutzeko aukera emango digute, erreserbako benetako altxorrak diren landare eta animalien bizitzaren bitxikeriak plazaratu; eta nola ez, beraiek bizi diren habitat liluragarriekin gozatzeko aukera emango digute.

Izan ere, aldizkariaren bitartez, Urdaibaiko magiarekin bustitzeko bide ezin hobea eskainiko dizugu.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information