Urdaibaitik Pintora: Forun jaiotako zikoina Madriden behatu izan da

Osteguna, 2017(e)ko otsaila(r)en 23-(e)an 09:14etan


-URDAIBAI RESERVE- Duela hilabete inguru Murueta eta Foruko habietara lehen zikoinak iritsi ziren.

Portada

Pasa den urtarrilaren 7an Elena Del Valek zikoina zuri batean eraztun bat irakurri zuen 50 zenbakia zeukana Madrideko Pinto herriko zabortegian. Foruko Atxaga auzoan kokatzen den indibiduoa da, 2011an jaioa eta jada hiru aldiz behatua izan dena zabortegi horretan. Orain arte jasotako datuen arabera ez dakigu zehazki negupasarako toki bezala erabiltzen duen toki hori edo migrazio bidean elikatzeko puntu bat soilik den.

FOTO20

Argazkia (Elena Del Val). Zikoinen kontzentrazioa Pintoko zabortegian, 2014ko urria. Eraztun beltza daraman indibiduoa Mungiko antena batean kokatutako habi batean jaio zen 2011an.

Pinton kokatzen den zabortegia Madrilgo lau zabortegi handienen artean kokatzen da. Kaioak, zikoinak eta Espainia barrualdeko beste hegazti batzuk ikusi daitezke bertan. Bizkian eraztundutako hegazti asko behatu dira toki horretan.

vertedero pinto

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information