Jende andana 2017ko mundu mailako hezeguneen egunean

Astelehena, 2017(e)ko otsaila(r)en 06-(e)an 11:11etan

-URDAIBAI RESERVE- Atzo, hilaren 5a, igandea, Urdaibai Bird Centerren mundu mailako hezeguneen eguna ospatu zen. Nahiz eta eguraldi kaxkarra egin (haizetea, txingorra eta euria) hurbildu ziren bisitariek gozatu ederra hartu zuten hezeguneko hegaztiak toki eroso eta konfortagarritik behatzen.

DSCN2536

Hainbat familia eta bisita hurbildu ziren Urdaibai Bird Centerrera. Gautegiz-Arteaga hezeguneko protagonistak diren hegazti asko behatu ahal izan ziren.

DSCN2183

Hegaberak, ahate buztanluzeak, zertzetak, ipar-ahateak, mokozabalak  eta zingira-mirotza izan ziren egun zoragarri horretako aktore nagusiak.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information