San Blasetan zikoinak bueltan

Asteazkena, 2017(e)ko otsaila(r)en 01-(e)an 08:34etan

-URDAIBAI RESERVE- Azken egun hauetan, bueltan diren lehen zikoinak behatzen ari gara Bizkaian. Kasu gehienetan lehenak etortzen arrak izaten dira, zenbait egun edo aste beranduago emeak itzultzen direlarik. Euskal Herrian abuztuaren bukaeran  zikoinek habiak alde batera uzten dituzte eta abenduaren azken egunetan edo urtarrilean bueltatzen dira. Hegaztien eraztunketa zientifikoa dela eta badakigu zenbait indibiduo Afrika subsahariarreraino joaten direla. Beste batzuk, aldiz, ez dira Gibraltargo estugunea gurutzatzera iristen. Argazkia Foruko habian (Urdaibai Biosfera Erreserban) aterata dago, indibiduo hori Uzelairen ordezkoa da, duela urtebete tiroz hil zuten indibiduoarena.

Zikoina igoteko web

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information