Urdaibaiko proiektuan askatutako zikoina zauritua golpeetatik errekuperatzen ari da

Astelehena, 2017(e)ko urtarrila(r)en 09-(e)an 09:46etan

Pasa den abenduaren 19an Gasteizko munizipalek zauritutako zikoina zuri bat batu zuten unibertsitateko pasealekuan. Hegoetako batean golpe handi bat zeukan, hori dela eta Martiodan kokatzen den basabizitzaren errekuperazio zentrora eraman zuten bertan zaindua izan eta osatu ostean libre uzteko.

Zikoina 2

Indibiduoak zorionez eraztuna zeraman. Identifikatua izan zen eta duela hamar urte hasitako Urdaibain zikoina zuria bersartzeko proiektuko kide zela jakin zen. Zikoina hori, hain zuzen, 2005ean jaio zen Katalunian eta dohaintzan emana izan zen Vallcalentgo (Lleida) basabizitzaren errekuperazio zentrotik. Urdaibain 2007ko martxoan izan zen askatua. Orduztik hona Gardelegiko zabortegian eta Salburuan behatua izan da zenbaitetan, hori dela eta, suposatzen denez Gasteiz ingurutik dauka habia eginda. Martiodako zentroko adituen esanetan zikoinak dituen zauriak ez dira horren larriak eta hemendik gutxira askatzea espero dute, horrela, beste urte batez umatzea posible izango du. Zalantza izpirik gabe bere lagun Uzelayk baino zorte handiagoa izan du azken hau tiroz hil baitzuen Urdaibai Erreserban. 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information