Hasi da Inguruko Hegaztiak proiektua! 2016-2017. negua

Astelehena, 2016(e)ko azaroa(r)en 28-(e)an 16:03etan

Portapapeles01

- URDAIBAI RESERVE - Esku artean dugun hau, Europa iparraldean eta bereziki Bretainia Handian oso erroturik dagoen proiektu bat da, non urtero 600.000 familia inguruk parte hartzen baitu "Garden Birdwatch" izeneko proiektuan.

"Inguruko hegaztiak" Urdaibai Bird Center-ek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Euskadiko Nekazaritza eta Elikagai Ekologikoaren Kontseiluaren kolaborazioarekin bultzatutako eta koordinatutako proiektu bat da, non gure etxeen inguruan bizi diren hegaztiei buruzko ezaguera handitzea duen helburu. Horretarako, neguan zehar janlekuak erabiliko dira, hegaztiei gure etxe ondoan elikatzeko aukera emanez eta gure ingurura erakarriz.

Hegazti horiek, janari nahikoa izaten dute udaberri eta uda aldean eta beraz, ez dute beste elikagaien ekarpenik behar intsektuak eta fruituak erraz aurkitzen dituztelako. Aldiz negua heltzearekin batera, janariaren eskuragarritasuna murriztuz doa apurka apurka tenperaturaren jaitsieraren ondorioz eta hegaztiok guk jarritako janlekuetara erraz hurbiltzen dira beharrezkoak dituzten karbohidrato eta gantz ekarpenen bila.

txorrua tarina

LGarai horretan betetzen dute beraz janlekuek funtziorik garrantzitsuena, espezie desberdinetako hegaztiak hurbiltzen baitira gailu xume horietara janari eskuragarritasunak erakarrita. Horrela, espezie desberdinetako hegaztiak gure etxearen inguruan ikusteko aukera aparta izaten da.
Horrekin batera aurten ere aurrera darrai Urdaibai Bird Centerren eta ENEEKen artean iaz sinatutako akordioak.

Adostutako akordioaren arabera, "Inguruko Hegaztiak" proiektuan erabiliko den janari guztiak, jatorri ekologikoa izango du, hala nola, ekilore haziek, artatxikiak zein kakahueteek, eta ahal den neurrian gure inguruan ekoitzitakoak izango dira, Ekilore eta artatxikia kasu, Arabako lautadetan ekoiztuak direnak eta ENEEK-k ziurtatuak daudenak.
Aurtengorako ere, planteatzen dugun proiektua parte hartu nahi duen familia eta partikular guztietara zabaldu nahi da.

Urte honetan ere, proiektuari buruzko Blog bat martxan dago, eta bertan, parte hartzaileek euren inguruko hegaztiei buruzko argazki, informazio eta bideoak erakutsi eta partekatu ahal izango dituzte:

http://ingurukohegaztiak.blogspot.com.es/

Eskandinaviatik datozen txonta txikiak, edota Herrialde Baltikoetatik iritsi berri diren tarin eta txantxangorriak gure lorategietan daude...Heldu da momentua prismatikoak eta kamerak atera eta begi bistan daukagun naturako espektakuluarekin gozatzeko...

cargando comedero

Proiektuan parte hartzeko negu osoan zehar eman ahalko da izena. Proiektua amaitzerakoan partehartzaile bakoitzari bildutako datu guztiekin egindako txosten bat helaraziko zaio, proiektuan zehar lursaileko edo lorategiko janlekuak bisitatu dituzten hegazti espezie guztien urtaroko eboluzioa ezagutu dezagun.

pack

Proiektu honetan parte hartzeko jarraian aipatuko diren elementuak eduki behar dira:

1.- Berdea den espazio minimo bat edo eta inguruan zuhaitzen bat izatea.

2.- Hegaztientzat elikagai diren elementuren bat izatea (janlekuak; alpistea eta kakahueteak esaterako) beti elikagaiz hornituta egon behar direlarik. Material horiek zuk zeuk eraiki ditzakezu edo zentroan bertan erosi.

Proiektuan parte hartzeko posta elektroniko honetara idatzi behar duzue: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu bertan, proiektuan parte hartu nahi duzuela zehaztuz. Behin mezu hori jasota, parte hartzeko beharrezko informazioa bidaliko zaizue.

Animatu zaitezte parte hartzera!

Informazio gehiago:

www.birdcenter.org

http://ingurukohegaztiak.blogspot.com.es/

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information