SENEGALEKO 24TV Diaspora telebista katea Urdaibai Bird Centerrera hurbildu da gure zentroak beraien herrialdearekin dituen konexioak ezagutzera.

Asteazkena, 2016(e)ko azaroa(r)en 16-(e)an 16:40etan

Presentación1

Senegaleko telebista kate hau Urdaibaitik zehar ibili da egunotan Busturialdean bizi diren senegaldarren egunerokoari buruzko erreportaje bat grabatzen. Grabazioa egiteko Senegaletik bertatik etorri dira kamerak eta Urdaibaiko leku interesgarrienak grabatu nahi izan dituzte.

en el mirador

Urdaibai Bird Centerreri dagokiola zentro honek bisitarientzako eskaintzen dituen altxorrak ikusi dituzte, eta nola ez, gure arrano arrantzaleek udazkenean beraien herrialde arte egiten dituzten bidaia ikusgarriak.

Azpimarratzekoa izan da "Cousteau" arrano arrantzalearen aurtengo bidaiak eragin zien interesa, guztiz harrituta gelditu baitziren satelitez markatutako arrano hau momentu honetan bertan beraien herrialdeko Casamance eskualdean zegoela ikusita.

https://goo.gl/RUhGCl

equipo completo 3

Fadima Faye Gernikan bizi den Senegaldarra izan da programaren aurkezpena aurrera eraman duena eta gure zentroa Senegaleko herritarrei ezagutzera eman duena.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information