Urdaibai Bird Center irekita egongo da Domusantu eguneko zubian zehar.

Larunbata, 2016(e)ko urria(r)en 29-(e)an 09:38etan

jendea

Datorren asteartean Domusantu eguna egokitzen dela eta, jende askok jai izango du lau egun horietan zehar. Hori dela eta, zentroa irekitzea erabaki da larunbat, igande eta astelehenean goizeko 11etatik arratsaldeko 7etara, eta asteartean goizeko 11etatik arratsaldeko 5etara, azaroan neguko ordutegia martxan jartzen baita.

visits

Horrez gain, astelehenean Urriko azkeneko azoka berezia egingo da Gernikan, beraz oso plan polita izan daiteke Gernikako azoka ezagutu eta ostean Urdaibai Bird Centerrek eta Urdaibaiko padurak eskaintzen dituen altxor ikusgarriak ezagutzera hurbiltzea, Wadden itsasotik etorritako mokozabalak, Eskandinaviako ahate espezie andanak...


Zatoz eta goza ezazu Udazkena Urdaibain

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information