Urdaibai Bird Center-ek Hegaztien Mundu-Mailako Eguna ospatuko du igandean, urriaren 2an.

Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 29-(e)an 08:31etan

Asteburu honetan, Urdaibai Bird Center-ek Hegaztien Mundu Mailako Eguna 2016 ospatuko du eta honen harira, hegaztien eraztunketa saioez gain ate irekietako eguna ere izango da, doako bisitaldiak eskainiz. Guzti hau, hegaztien munduak Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da.

Igotzekoo

cartel dia aves 2016

Ingurugiro hezkuntzaren harira, Urdaibai Bird Center-ek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin martxan duen arrano arrantzalearen proiektuaren baitan urri osoan zehar hainbat eta hainbat ikastetxe eta ikasle etorriko dira arrano arrantzalearen bisita egitera. Bertan, hegazti enblematiko hau erabiliz hegazti horren nondik norako guztiak ikasi eta aztertuko dituzte gainontzeko hegaztien eta zer ingurutatik mugitzen den kontutan hartuta.

pescadoras 1


Esan bezala, igandean urriaren 2an, Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu-Mailako Eguna ospatuko du eta horretarako ate irekien egun bat antolatuko du doako bisita autogidatuekin eta eraztunketa zientifikoko erakustaldi batekin.Egun honetan parte hartzen dutenek bai zentrotik eta bai Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute.Europan umatu ostean Afrikan negua pasatzeko migrazio sasoian sartuta gaudenez  aukera paregabea izango du bisitariak espezie desberdinetako hainbat eta hainbat hegaztiz gozatzeko.

Mokozabalak

Igande honetarako antolaturiko ekintzen baitan,  goiz zein arratsaldez, bisita autogidatuak eskainiko dira (audiogidak erabiliz). Ordutegi jarraia izango dugu goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00tara. Bisita autogidatuez gain goizean zehar zentroko teknikariek hegaztien eraztunketa zientifikoari buruzko jardunaldi bat antolatuko dute eta nahi duen guztiak aukera izango du bertan parte hartzeko. Nola eraztuntzen den eta eraztunketan zer prozedura burutzen diren azalduz jardungo dira zentroko teknikariak.

Guzti horretaz gain, urte honetan estreinatu den Birdflyway (http://www.birdflyway.com)  ekimen turistikoko eleberria eskuragarri egongo da “Birdflyway. Un viaje en familia por “La ruta de las aves”  eta nobela bakoitzarekin batera pasaporte bat oparituko da.

Libro eta pasaporte

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information