Cousteauk nekatu gabe jarraitzen du hegoalderantz.

Astelehena, 2016(e)ko iraila(r)en 26-(e)an 07:47etan

Sherry copia

Asteartean goizeko 9ak aldera altuera gutxian hegan zebilen Senegaleko Djoudj parke nazionalean. Nahiz eta eskualde hori arrano arrantzaleentzat toki egokia izan badirudi oraindik eta hegoalderago migratzen jarraitzen duela. Guiers lakua gurutzatu eta gaua akazia batean pasatu du, Ferlo ibaitik ez oso urruti eskualde erdi desertiko batean. Badirudi jada presarik ez duela, izan ere, egunean zehar 130 km egin ditu. Aurreko egunetan egin duen distantzia kontutan hartuz gaurkoan egin duena ez da oso luzea izan.

 

 

Hurrengo egunean antzeko distantzia egin du. Hego mendebalderantzko bideari ekin dio eta Dakar iparraldeko kostaldera iritsi da. Hondartza inguruko baso batean igaro du gaua. Ostegunean hegoalderanzko norabidean hegan jarraitzen du eta berriz ere kostaldera iritsi da, Joal Fadioutera. Arratsaldeko 15:00etan Djiffer  arrantzaleen herritik oso gertu hegan egiten ari zen. Saloum ibaiaren ingurutik ibili ostean Sangomar irlaren ingurutik ibili zen (Sine-Saloum parke nazionalean). Manglare artean pasa du gaua, Missirah herrixkatik oso gertu, mila urtetik gora dituen zuhaitz amerikar famatu bat kokatzen da bertan.

Paisaje

Parke Nazionalak 180.000 hektarea ditu eta Sine-Saloum ibaien deltan kokatzen da. Ur kanalez beteta dago eta 200 irla izateaz gain manglareetan eta basoetan oparoa da ere. Espazio natural babestu baten aurrean gaude bertako biodibertsitate altuagatik eta hegazti urtar asko ikusi daitezkeelako. Zalantza izpirik gabe arrano arrantzaleentzat toki oso aproposa negupasarako. Gustukoa izango ote da Cousteaurentzat?

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information