Zailtasunak ote ditu Cousteauk desertuan?

Osteguna, 2016(e)ko iraila(r)en 22-(e)an 13:58etan

1.000 metroko altitudean kokatutako zuhaitz batean lo egin ostean goizeko 8etan  Marokoko hegoaldetik abiatu da. Arratsaldeko 16:00tan Sahara mendebaldean sartu eta Mauritaniako Tindufeko errefuxiatuen kanpamendutik 150kmra pasatu da. Egun osoan zehar 470 km egin ditu eta gaua desertuko hare artean igaro du.

Mauritania 1

Hurrengo egunean 500 km egiteko gai izan da. Bidaia horretan Richateko estrukturatik oso gertu igaro da. Richateko estruktura airetik ikusteko zorigarria da eta ammonite itxurako forma du, oso esanguratsua da berau desertu erdian kokatzen delako. Gaua bertan pasatu ostean, goizaldeko 7ak aldera bidaian hasi da. Gaurkoan, egun osoan egindako distantzia 150 kmkoa izan da, beste egunekin alderatuz ez da horrenbesteko distantzia izan. Ilundu  baino lehenago behatu ahal izan da Cousteauk kilometro bateko edo biko hegaldi laburrak burutu dituela. Jokabide arraro horiekin dudak piztu zaizkigu egoera onean egon daitekeen edo ez. Saharako desertua igarotzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula, datuak eguneratu arte zain egon beharko dugu. Zorte on!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information