Lortu du! Iritsi da Senegal ibaira!

Ostirala, 2016(e)ko iraila(r)en 23-(e)an 00:00etan

 

Cousteau arrano arrantzaleak izandako azken orduetako jokabide arraroa ikusita Urdaibai Biosfera Erreserban proiektu honetan parte hartzen ari garen langileak arduratuta egon gara. Larunbat arratsaldeko azken datuen arabera desertuaren erdian kokatzen zen geldi, teorikoki hegan egiteko ziren orduak geldi edo hegaldi laburrak egiten pasa zituelako. Ondorengo orduetan jasotako datuek hurrengo eguneko goizeko 10ak arte modu arraroan portatzen jarraitu zuela adierazi ziguten.

IMG 9303 copia 2

Harea-ekaitz bati aurre egiten akaso? Zorionez, ordu horretatik aurrera bidaiari ekin zion eta igandean 275km burutu zituen hego mendebalderanzko norabidean. Iluntzean Ouad Nagara iristea lortu zuen. Kostaldetik 50kmtara kokatzen den eskualde hori desertuaren sakonune bat da zein itsasoko ur mailaren 4m azpitik kokatzen den. Eurite garaian uholde tokia izan ohi da. Hurrengo egunean, goizeko 9ak aldera eskualdea atzean utzi eta kostalderantz abiatu zen. Eguerdiko 13:00etan 170metroko altueran eta Nuakchot (Mauritaniako hiriburua) hondartzatik 100metrora kokatzen zen. Azkenik, arratsaldeko 19:00etan Senegal ibaiaren deltara iritsi zen eta gaua deltako iparraldean igaro zuen. Hamar egunen buruan 3.400km egin ditu Cousteauk, horrelako harrapari batentzat distantzia oso azkar egin duela esan daiteke.

 

 Cousteau trayectoria

Senegal ibaiaren delta Afrika mendebaleko hezegunerik garrantzitsuena da eta eskualde horretan biltzen dira negupasan doazen arrano arrantzale gehienak. Zalantza izpirik gabe Cousteau egon daitekeen tokirik egokiena da berau. Bi urte pasatakoan espero dugu Urdaibaira bueltatzea eta bikotekidea aurkitzea.

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information