Birdflyway proiektua Erresuma Batuko Rutland Birdfair azokan aurkeztu da

Osteguna, 2016(e)ko abuztua(r)en 25-(e)an 10:49etan

portada

- URDAIBAI RESERVE - Pasa den abuztuaren 19 eta 21 bitartean, Erresuma Batuko Rutland erreserba naturalean Birdfair izeneko azoka ospatu zen natura turismoa bultzatzeko xedearekin. Aurtengo edizioan BirdFlyway proiektuak parte hartu du, azokan berezko postua eduki duelarik. Horretaz gain, abuztuaren 19an, Urdaibai Bird Centerreko teknikaria den Amaia Perezek "BirdFlyway, ornithological tourism along the migratory route of birds" hitzaldia eman zuen Anglian Water Birdwatching Centre izeneko gunean.

P1080036

IMG 4682

Azokak iraun bitartean, ehunka pertsonek BirdFlyway proiektuaren berri eduki dute eta milaka bisitarik marka eta produktua ezagutu ahal izan dituzte. Horrez gain, enpresa desberdinekin harremanetan jartzeko parada egon da, proiektuaren hazkuntza bultzatzeko aukera oso garrantzitsua izan dena. Natura turismoarekin loturiko ekimen hau Europako zenbait herrialdeetako hezeguneek osatzen duten hezegune-sarea bisitatzean datza, antzar hankagorrizta eta arrano arrantzalearen migrazio bideen zeharrekoa.

IMG-20160825-WA0000

Birdfair azoka, natura turismoa bultzatzen duen azokarik garrantzitsuena da. 2016ko edizioan 80 herrialde desberdinetako 400 postu baino gehiago egon dira eta 35.000 bisitaritik gora bildu dira.

 

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information