Urdaibai Bird Center zuzenean Radio Euskadiko Boulevard saioan uda honetan.

Astelehena, 2016(e)ko uztaila(r)en 04-(e)an 16:19etan

Diapositiva1

-URDAIBAI RESERVE- Urdaibai Bird Centerrek uda honetan zehar Radio Euskadiko Boulevard saioan parte hartuko du astero Loreto Larumbe eta Urko Aristiren eskutik. Irratsaioa asteartero 11:10etatik 11:30etara bitarteko tartean entzun ahal izango da. Irratsaioan zehar Urdaibai Bird Centerreko teknikari den Edorta Unamunok Urdaibaitik igarotzen diren hegaztiei buruzko bitxikeriak azalduko dizkigu, migrazio bideak, Urdaibaiko erreserbarekin duten harremana...

Astero-astero hegaztien aktualitatea azalduko da, izan ere Gautegiz Arteagako paduran kokatuta daukagun zuzeneko kamerarekin saioaren hasieran Urdaibaiko Oruetako paduran zuzenean gertatzen dagoena azalduko du.

Jarrai ezazu hegaztien migrazioa, arrano arrantzalearen nondik norakoak eta askoz gehiago programa honen bitartez.

Adi egon eta entzun ezazue Euskadi Irratiko Boulevard saioa!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information