Arrano arrantzaleari buruzko ingurumen hezkuntzako programaren koordinatzaile Britaniarrak saritu du Muxikako Urretxindorra eskola

Osteguna, 2016(e)ko ekaina(r)en 23-(e)an 07:53etan

urretalde

Urretxindorra eskolako ikasleak

Rutland Water, (Leicestershire and Rutland Wildlife Trust), Mundu osoan arrano arrantzaleari buruzko diren nazioarteko ingurumen hezkuntzako egitarauaren koordinatzaileak Urretxindorra eskolan arrano arrantzalearen inguruan eginiko lanak saritu ditu munduko beste 150 eskolen artean. Jaialdi honetan Ingalaterran azkenengo 150 urtetan lorturiko arrano arrantzalearen lehen ugalketa ospatzen da eta proiektuan elkarrekin lan egiten duten eskoleei zabaldu zuten lehiaketa baten parte hartzeko gonbidapena hainbat mail desberdinetan: Olerkariak, ipuinak, argazkiak, txosten zientifikoak, arrano arrantzalearen portaera ikerketa, arte lanak, etc..

montodip

Montorre eskolako ikasleak

fotito1     

Lehen hezkuntzako ikasleek maila guztietan parte hartu zuten lehenengo eta bigarren saria lortuz “Arrano arrantzaleari buruzko txosten zientifikoa”-an eta 3. Saria •”historia laburretan” atarian. Beste lan asko, marrazkiak eta olerkiak batez ere, hartu zuten ere epailearen  aipamena. Rutland Water-eko Ingurumen hezkuntzako taldeak eta Urdaibai Bird Center elkar egiten dugu lan proiektu honetan eta beraiek esan diguten moduan: “Eskolak aurkezturiko lanak kalitate handikoak izan dira eta are gehiago inglesez egina izan baziren kontutan izaten badugu.

rutlweb

Hurrengo egunetan Rutland Water-etik diplomak eta opariak bidaliko dizkie ikasleei eta baita ere eskolari aipamen berezi bat aurkezturiko lanen kalitatea aipatzeko. Honela, aste honetan Muxikako Urretxindorra eskola eta Gautegiz Arteagako Montorre eskola komunikabide britaniarretan protagonistak izan dira. Lehenengoak, Arrano arrantzalearen jaialdian ospaturiko lanak aurkezten eta bigarrenak BBC britaniarrekin elkarrizketa egiten arrano arrantzaleari buruz. Zorionak guztiei.

fotito3

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information