Zuzeneko kamera Urdaibaiko enara baten habian! Disfrutatu segundoro hegazti liluragarri honen habiaz.

Ostirala, 2016(e)ko ekaina(r)en 10-(e)an 08:28etan

enara habia

Urdaibai Bird Centerrrek zuzeneko kamera bat jarri du enara habia baten aurrean Urdaibaiko baserri batetan. Kamera honen bitartez zuzenean ikusi ahal izango duzue enaren txiten eboluzioa eta eguneroko bizitza.

Habiara enarak apirilaren amaieran heldu ziren Afrikatik eta ondo atondu ostean, orain momentuan 4 txita izan dituzte, konkretuki astelehenean ekainaren 6an jaiota. Kamera honek familiaren egunerokotasuna zuzenean ikusteko aukera ematen digu, gurasoek nola elikatzen dituzten, garbiketa lanak, zertan aritzen diren eguraldi kaskarra dagoenean, eta laster beraien lehenengo hegaldia.

Disfrutatu zuzenean nola hazten diren ikusten!

 
Laguntzaileak

We use cookies to improve our website and your experience when using it. Cookies used for the essential operation of the site have already been set. To find out more about the cookies we use and how to delete them, see our privacy policy.

I accept cookies from this site.

EU Cookie Directive Module Information